Ivan Repila idazleak amaiera emango dio Ermuko irakurketa klubari
Maiatzaren 21ean, asteazkenean izango da, 19:00etan, Lobiano Kultur Gunean
Datorren asteazkenean, maiatzaren 21ean, Ermuak amaiera emango dio gaztelerazko irakurketa klubaren denboraldiari. Urtero bezala, antolatzaileak poz-pozik daude izandako harrerarekin, eta hori ospatzeko ekitaldi ezinhobea prestatu dute, amaitzear dagoen edizioari agur esateko. Saioa Lobiano kulturgunean ospatuko da arratsaldeko 19:00etatik aurrera, eta Slawka Grabowska literatura adituak dinamizatuko du. Gainera, hainbat eleberri argitaratu dituen Iván Repila idazle bilbotarrrak hartuko du parte ekitaldian.
Gaztelaniazko irakurketa klubak aurtengo denboraldiari amaiera emango maiatzean eta azken saioan Iván Repila autorearen 'El aliado' eleberria aztertuko du, jendeari irekitako saioarekin. Repila bilbotarra da; editore, erredaktore eta kolaboratzailea ere arte eszenikoekin jorratzen dituen argitalpenean.
'El aliado' tituluko eleberriak ez du inor axolagabe uzten. Oin bat errealismoan eta beste bat etorkizun posiblean, umorez eta hausnarketa egokiz beteriko trama batekin, feminismoa bezalako gaurkotasun handiko gaian murgiltzen da. Ivan Repilaren idazkera apartak eleberri dibertigarri, harrigarri eta probokatzaile baten metxa pizten du, aldi berean maitasun-istorio tragikoa eta berdintasunaren aldeko borrokaz jabetzeko deia dena.
Ekitaldiak sarrera librea izango du eta nahi dutenek aurrez aurre ezagutu ahal izango dute egilea, bere obrari buruz hitz egin ahal izango dute eta liburutegiak urtero antolatzen duen irakurzaletasuna sustatzeko jarduera honen bilera bat nola egiten den ikusi ahal izango dute.
Temas
Más en Bizkaia
-
VÍDEO: La 'cola' del huracán 'Erin' arrastra a varios surfistas en Mundaka
-
Garazi Sánchez: "La comunidad del surf está como loca, suele haber pocos días al año con olas como estas"
-
Durangaldea se despide hasta el verano que viene de los niños y niñas saharauis
-
Los bilbainos lo tienen claro: elegirían a este personaje para compartir coche en BlaBlaCar