Síguenos en redes sociales:

Ermua Antzokiak lau film hauek proiektatuko ditu aste honetan

Proiekzioak ostegunetik igandera izango dira, astero bezala

Danimarkako 'La chica de la aguja', 'Por todo lo alto' film frantziarra, 'Un funeral de locos' komedia eta 'La luz de Aisha' abentura-animazioa izango dira Ermua Antzokiak ostegun honetatik igandera bitartean proiektatuko dituen filmak, apirilari agur esateko.

Magnus von Hornek zuzendutako ‘La chica de la Aguja’ film daniarrak emango dio hasiera asteko programazioari, jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin. Adopzioari buruzko thriller dramatikoa da. Benetako gertakarietan oinarrituta dago. Karoline, Lehen Mundu Gerraren ondorengo Kopenhagen bizirauteko borrokan ari den gazte haurdun eta langabetu bat, adineko emakume karismatiko batek hartuko du, eta adopzio klandestinoko agentzia bat zuzentzen lagunduko dio. Ostegun honetan ikusi ahal izango dugu, 20:30ean.

Zine komertzialaren atalean, larunbateko 19:30ean eta asteleheneko 20:30ean, Emmanuel Courcolek zuzendutako ‘Por todo lo alto’ film frantsesaz gozatu ahal izango dugu. Komedia kutsua duen drama da, familia eta musika jorratzen dituena. Thibaut nazioartean izen handia duen orkestra zuzendaria da, munduan zehar bidaiatzen duena. Adoptatua dela jakiten duenean, anaia bat aurkituko du, Jimmy, musika-banda batean tronboia jotzen duen eskola-jantoki bateko langilea. Donostiako Zinemaldiaren Publikoaren Saria jaso du.

Asteko bigarren proposamen komertziala Manuel Gómez Pereirak zuzendutako ‘Un funeral de Locos’ espainiar ekoizpen estreinatu berria. Ia 100 minutu irauten duen komedia beltza da. Remake bat, hileta elizkizun batean emandako familia-korapiloei buruzkoa. Familia bateko kideak hil berri den patriarka agurtzera joaten dira. Baina hil-beila izan behar lukeena bilera zoro bihurtzen da... Quim Gutiérrez, Ernesto Alterio, Gorka Otxoa, Inma Cuesta, Belén Rueda, Hugo Silva, besteak beste.

Azkenik, gazteenei eta familiakoei zuzendutako saioan, ‘La luz de Aisha’ abentura-animazioa proiektatuko dugu. Aurten bertan estreinatutako beste ekoizpen nazional bat, Shadi Adibek zuzendu eta 85 minutu irauten duena. Sinopsiak zehazten duenez, Aisha XI. mendeko Al-Andalus erresuman bizi da, non su artifizialak dira ikuskizunik ezagunena. Hao maisu ospetsua bezalako piroteknia handi bat bihurtzea amesten du, baina bere aitak, Ahmadek, kaligrafiaren tradizio familiarra jarrai dezala nahiago du. Igandeko 17:00etan.