Síguenos en redes sociales:

IES Urritxe BHI-ko ikasleak kulturartekotasuna lantzen ari dira Erasmus+ ekimenaren baitan

Aste honetan, aipatu ikastetxeko ikasleek Italia, Paris eta Baionatik etorritako ikasleak jaso dituzte, eta astean zehar hainbat jarduera partekatu dituzte, bisitari diren ikasleei tokiko kultura eta ohiturak ezagutzera emateko

Amorebieta-Etxanoko IES Urritxe BHI-ko ikasleek aktiboki parte hartzen dute Erasmus+ programan. Ekimen hau Europar Batasunaren programa bat da, hezkuntza, formakuntza eta mugikortasun internazionala sustatzen dituena. Programaren edizio honetan, kulturartekotasuna oinarri duen proiektu bat garatzen ari dira ikasle zornotzarrak, Europako herrialde desberdinetako ikastetxeekin batera.

IES Urritxe BHI-rekin batera, proiektuan parte hartzen dute Baionako Lycée Louis de Foix (Frantzia) ikastetxeak, Parisko Lycée (Frantzia) ikastetxeak eta San Marcello Institutua (Italia) ikastetxeak. Horietako bakoitzak kulturartekotasunari buruzko bere proiektua garatzen ari da, herrialde eta udalerri bakoitzaren kultura aniztasuna eta identitateak ulertzea eta errespetatzea helburu duena.

Mugikortasunerako eta kultura-trukerako aukerak

Mugikortasun eta truke kulturala egiteko aukera eskaintzen duen esperientzia honen bidez, ikasleek bos mugikortasun-aukera dituzte eta horien baitan proiektuan parte hartzen duten beste herrialdeetara bidaiatzeko aukera dute. Martxoan, esaterako, Urritxeko ikasleek Italiara bisita egin dute, eta orain Italiako, Parisko eta Baionako ikasleak dira Amorebieta-Etxanora bisitan etorri direnak. 

Elkartruke kultural hau ingelesez, gazteleraz eta euskaraz izaten ari da, eta ikasleei tokiko ohiturak eta kultura ezagutzeko eta bizitzeko aukera ematen die. Hala, Urritxe BHI-ko ikasleek jada hartu dituzte Paris, Baiona zein Italiako ikasleak, eta aste honetan zehar hainbat jarduera partekatu dituzte, hala nola Guggenheim Museoa eta hiriko aldaketa urbanistikoa ezagutzeko Bilbora egingo duten irteera, Gernikara irteera Junta Etxea eta Bakearen Museoa ezagutzeko, eta Bermeotik San Juan de Gaztelugatxera ontziz egingo duten bidaia. Programa ostiralean amaituko da ikastetxean bertan egingo den kultur eta ohituren trukearekin eta amaieran diplomak banatuko dira.

Amorebieta-Etxanoko Udalak aurkezpen eta ongietorri ekitaldian hartu du parte, eta esker hitzak izan ditu ikasleentzat programan parte hartzeagatik eta udalerrira hurbiltzeagatik. Era berean, ekitaldi horretan, Rosalinda Incardonak egindako Udalaren marrazki artistiko bat jaso dute ikasle guztiek. 

Horrez gain, Ainhoa Salterain alkateak Erasmus+ programaren garrantzia gogorarazi die bertaratutakoei: “Programa honek erronka bat planteatzen du parte-hartzaile guztientzat. Agian orain ez duzue guztiz ulertzen, baina ziur nago esperientzia ahaztezina biziko duzuela, ez bakarrik akademikoki, baita pertsonalki ere. Beste herrialde batzuk ezagutuko dituzue, beste kultura batekin ikasleekin elkarreragin eta hizkuntzak praktikatzeko aukera izango duzue. Esperientzia honetako momentu bakoitza ondo aprobetxatzera animatzen zaituztet eta baita gure kultura eta ohiturak gertutik ezagutzera ere”.