Síguenos en redes sociales:

Durangok dokumentala eskainiko du ostegunean, 1937ko bonbardaketaren 88. urteurrenaren baitan

Dokumentala Zugaza zineman eskainiko da 19:00etan, eta herritarrek Bonbardaketa 360º birtualeko ibilbidea egiteko aukera izango dute

1937ko martxoaren 31n Durangok jasan zuen bonbardaketaren 88. urteurrenaren baitan, Udalak ekimen sorta bat antolatu du herriko memoria historikoa gordetzeko eta herritarren artean modu eskuragarri, parte-hartzaile eta eguneratuan hurbiltzeko asmoz.

Martxoaren 27an, arratsaldeko 19:00etan, Zugaza zinema aretoan eskainiko da “Durangoko emakumeen kartzela: Herri baten oroimena” dokumentala, Durangoko emakumeen kartzelaren historiaren bidez, herriko memoria nabarmentzen duen lana. Sarrera doakoa eta zenbakiduna izango da, eta aldez aurretik Zugaza zinema aretoaren leihatilan jasotzeko aukera egongo da betiko ordutegian. GHeeritarren gehiengoak dokumentala ikusteko aukera izan dezaten, Zugaza zinema aretoan hiru areto erabiliko dira.

Horrez gain, herritarrek jada Bonbardaketa 360º birtualeko ibilbidea egiteko aukera dute, EMOVERE.Smart Heritage enpresak Udalaren ekimenez garatutako esperientzia murgiltzaile baten bidez. Proposamen honek bonbardaketaren ondorioak bizitzea ahalbidetzen du, hiriko hainbat lekutan oraindik ikus daitezkeen aztarnak argazkien, narratiben, bideo-testigantzen, artxiboko irudien, soinuen eta zeinu-hizkuntzaren bidez, webgune honetan eskuragarri: https://bonbardaketa360.durango.eus

Ibilbide honek herrian oraindik ikus daitezkeen aztarnak jasotzen ditu, eta bisitariari dio 1937ko martxoaren 31ko gertakariak Durangoko gizartean izan zuen eragina hobeto ulertzen lagunduko dio. Horrez gain, ibilbidea Durangoko Arte eta Historia Museoaren webgunean ere ezartzea aurreikusi da, Garazzi Arrizabalaga zuzendariaren laguntzaren bitartez.

Durangoko Udala herritarrak dokumentala ikustera eta Bonbardaketa 360º birtualeko ibilbidea egitera gonbidatzen ditu, oroitzapena baino gehiago, belaunaldi artean loturak indartzen dituen eta bakearen eta giza eskubideen errespetua sustatzen duen memoria kolektibo bat sortzeko.