Síguenos en redes sociales:

Urtean 365 egunetan irekita egongo den ikasketa gela gaitu du Abanto Zierbenak

Goizeko 8:00etatik gaueko 21:00etara egongo da zabalik

Urtean 365 egunetan irekita egongo den ikasketa gela gaitu du Abanto ZierbenakA. Z. U.

Abanto Zierbenako udal liburutegiak urtean 365 egunetan irekita egongo den ikasgela bat gaitu du. Ordutegia goizeko 8:00etatik gaueko 21:00etara izango da. Horren helburua herriko ikasleei beren jarduera akademikoak, zereginak, eginbeharrak eta irakurketak egiteko gune atsegin bat eskaintzea da.

Abanto Zierbenatik irten gabe, kontzentrazio berezia eta bakarkako lana eskatzen duten jarduerak egiteko topagune ezin hobea da. Liburutegiari dagokionez, erabiltzaileak zuzenean sartu ahal izango dira ikasgelatik liburutegira, ohiko ordutegian.

“Urtean 365 egunetan ikasgela bat martxan jartzeko erabakia erabiltzaileek beren komenentziara mugarik eta ordutegirik gabe giro lasai eta distrakziorik gabe ikasteko eremu bat izateko beharretik sortu da. Abanto Zierbenako Udaletik jakin badakigu ikasleen helburuak betetzen laguntzeko ikasteko giro ona behar dela eta, horrek euren helburuak betetzera lagun baitezake errendimendu akademikoa hobetuz", azaldu du Miren Prada Arroyuelos Hezkuntza eta Kulturako zinegotziak.

Isiltasuna, espazio egokia, denbora, klimatizazio egokia eta doako Wifi sarbidea. 18 lagunentzako edukiera eta bainugela bat dituen ikasgelak ikasketa-baldintzak bermatzen dizkien ezaugarriak ditu.

Garrantzitsua da kontuan izatea ikasgelan sartu ahal izateko beharrezkoa dela sarrera-txartel bat izatea, eta hori Udaletxean (astelehenetik ostiralera, 7:30etik 14:30era), Las Carreraseko herritarren arretarako bulegoan (astearte eta ostegunetan, 12:00etatik 15:00etara) edota telematikoki eskatu beharko da. 4 euroko kostua izango du, eta txartelaren titularrarentzat soilik izango da, hots, erabilera pertsonalekoa eta besterenezina izango da. Erabiltzaileak identifikazio-zenbaki bat izango du modu elektronikoan, eta haren bidez erregistratuko da sarbide-ordua. Lapurreta edo galera gertatuz gero, Udalari jakinarazi beharko zaio.