Markina-Xemeingo Udalak herriko Argazki eta Zinema Taldearekin hitzarmena sinatu du argazki-funtsa udalari emateko. Bertan adostu da taldearen argazkiak udal artxiboan gorde eta behar bezala kontserbatuko direla. Horrela, Artxibo Historikoa zaindu, sustatu eta baliabidez hornituko da. Argazki hauen digitalizazioa helburu horretarako kontratatutako teknikari batek hartuko du bere gain, eta interes publikoko materiala izanik, ikertzaileek ez ezik, gizarte osoak material hau kontsultatzeko aukera izango du.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
