Lehentasunezko arretako kolektiboei zuzendutako bi enplegu-ekintza berri aktibatu ditu Barakaldok
Lehentasunezko arretako kolektiboetako bederatzi pertsona prestatu eta kontartatzeko 'Administrazio Elektronikora hurbiltzea' enplegu-ekintzaren deialdi berri bat jarri du martxan Barakaldoko Udalak. Horren bidez, arrakala digitala murrizteko konpromisoa indartuko du, bereziki adinekoen artean.
Prestakuntza- eta kontratazio-ekintza hau "Herri Lagunkoia" programaren deialdi berri batekin batera garatuko da. Programa hori 45 urtetik gorako 10 langabeturi zuzenduta dago, "hiriko informatzaile" gisa jardun dezaten. Bi ekimen horiek "Lehentasunezko arretako kolektiboentzako enplegu-proiektu integralak" finantzatzeko laguntzen deialdiaren babesean egin dira. Deialdi hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak argitaratu du, eta Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu du, Euskal Autonomia Erkidegoko 2021-2027 FSE+Plus programaren esparruan.
"Beti dugu gogoan, zerbitzu publikoen digitalizazioak aurrera egiten duen bitartean, laguntza gehiago behar duten pertsonak daudela, eta horregatik jarriko ditugu behar diren baliabide guztiak atzean gera ez daitezen", ziurtatu du David Solla Inguraldeko presidenteak. "Digitalizazioak ez du pertsonen bizitza zailtzen duen oztopo bat izan behar, kontrakoa baizik, eta, jakina, kolektibo guztiek, adinekoetatik hasita, aukera berdinak izatea nahi dugu", adierazi du.
Zehazki, "Administrazio Elektronikora hurbiltzea" ekintzari esker, udalerriko 9 langabetu prestatu, orientatu eta kontratatu ahal izango dira, "udal-bulego elektronikoetan izapide digitalen bideratzaile edo informatzaile" lanak egin ditzaten. Izapide jakin batzuk modu digitalean egin daitezke, autokudeaketa bidez. "Herri Lagunkoia" ren kasuan, 10 pertsona izango dira onuradun, "hiriko informatzaile" gisa lan egingo dutenak eta barakaldarren edozein informazio-premiari erantzungo diotenak.
Lanbidek bere enplegu-eskatzaileen artean egingo duen erakartze-prozesurako aurreikusitako profilak (urtarrilean, ziurrenik) honako hau jaso behar du bi kasuetan: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan langabezian eta enplegu-eskatzaile gisa altan egotea eta Barakaldon erroldatuta egotea. "Administrazio Elektronikora hurbiltzeko", gainera, Administrazio eta Kudeaketako edo Informatika eta Komunikazioetako erdi-mailako prestakuntza-zikloa beharko da; euskaraz jakitea, luzaroko langabea izatea edo DSBE eta/edo BAG jasotzea. "Herri Lagunkoia" ekintzaren kasuan, eskatzaileek DBHko graduatu-titulua edo baliokidea izan behar dute, eta 45 urte baino gehiago izan.
Hautatutako 19 pertsonek 100 orduko prestakuntza jasoko dute gaitasun digitalen eta pertsonalen arloan otsailean eta martxoan, eta, ondoren, 6 hilabeterako kontratatuko dira, lanaldiaren % 75ean, apiriletik irailera bitartean, ziurrenik.
Azpimarratu behar da Barakaldoko Udalaren Administrazio Elektronikoa hurbiltzeko programa duela urte batzuetatik hona garatzen ari dela Enplegu Planarekin, eta Arartekoaren berariazko aitorpena jaso duela. Zehazki, Arartekoak baloratu du adinekoei laguntzeko duten gaitasuna eta erabilgarritasuna, Udalak egoitza elektronikoaren, bulego elektronikoen ¿ auzoetan banatuta dauden makinen ¿ bidez ematen dituen zerbitzuak erabiltzen, bereziki jarduera hauetan: erregistro elektronikoa, zalantzak argitzea, herritarren beharrak eta proposamenak jasotzea.
Kontratatu beharreko 9 pertsonek egin beharreko zeregin nagusien artean honako hauek daude: Udalak Udalaren Egoitza Elektronikoaren eta Barakaldoko APParen bidez ematen dituen zerbitzuen berri ematea herritarrei; bulego elektronikoen zerbitzuen erabileran presentzialki laguntzea; eta, bereziki, BakQ igortzea, sinadura biometrikoa duen erregistroa eta online ordainketak. Gainera, udal kanal elektronikoak etengabe hobetzeko beharrak eta proposamenak bilduko dituzte; eta herritarrentzako aurretiko hitzorduak kudeatuko dituzte.
Era berean, udal-jardueretan izena ematea eta errolda-agirien eskaerak kudeatzea babestuko dute, eta herritarrei lagunduko diete Udal Egoitza Elektronikoan eta beste Administrazio Publiko batzuen Egoitza Elektronikoetan dokumentazioa erregistratzeko, bai eta "Herritarren Postontzia" erabiltzeko, dokumentu elektronikoak sinatzeko eta egiaztatzeko, eta ordainagirien online ordainketak egiteko ere.
Bestalde, "Herri Lagunkoia" programako hamar pertsonek herritarren informazio-eskaerei erantzungo diete kalean bertan, eta hirian izan daitezkeen gorabeherei buruzko oharrak hartuko dituzte, jakinarazteko eta konpontzeko.
Temas
Más en Bizkaia
-
Metro Bilbao mantendrá el servicio hasta las tres de la madrugada por la final de la UEFA
-
El protocolo de seguridad de la final de la Europa League en Bilbao aprueba el examen con nota
-
Taxis de todo Bizkaia podrán trabajar mañana jueves en Bilbao
-
La próxima semana arrancará el dragado del puerto de Mundaka