Aste honetan hasi ditu Abanto Zierbenako Udalak herriko lehen kalistenia parkea eraikitzeko lanak. Obrak 2025ean amaitzea aurreikusita dago. Parkea El Cerroko udal gimnasiotik gertu kokatuta egongo da.
Aurrekontu partehartzaileen 6. edizioaren barruan kokatzen den proiektua da, zeinetan guztira 452 pertsonak hartu zuten parte. Horietatik 131k kirol-instalazioak hobetzearen alde bozkatu zuten. Proiektu horretan kokatzen da, hain zuzen ere, kalistenia parkea sortzea.
Okasiorako, Abanto Zierbenako Udalak 20.000 euro inguru inbertitu ditu besteak beste, kalistenia kirol-jarduerarako sarbidea sustatzea eta erraztea helburu duen barra-parke hori sortzeko. Kalistenia gorputzaren pisuarekin, arintasuna, indar fisikoa eta malgutasuna garatzen laguntzen duen ariketa fisikoen sistema bat da. Instalazioak kirol hau aire librean eta doan egin nahi duten pertsona guztiei zuzenduta daude.
Kirol-ekipamendu berri horren elementuak zutoinen egitura baten gainean egongo dira, eta hainbat erabilera-alternatiba eta egin daitezkeen ariketa oinarrizkoenak eta erabilera-mugak eta -arauak azalduko dituen kartel bat izango ditu. Parkea egokia da ariketa ugari egiteko eta indarra, oreka, koordinazioa, malgutasuna hobetzeko, muskulu-taldeak suspertzeko eta bihotz-biriketako gaitasuna handitzeko. Baina abantarrak aire zabalean modu eraginkor eta seguruan ariketa fisiko autonomoa egiteko ahalduntzeaz gain, gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden herritarrek kirola egiteko aukera errazten du eta, ondorioz, trebetasun fisikoak eta gizarte-harremanak garatzeko aukera ere.