Amaitu dira Gernikako errugbi-zelaian eta Ipar Zelaia estadioan egindako lanak
Gernika-Lumoko Udalak 12.000 euro baino gehiagoko aurrekontua bideratu du errugbi-zelaian eta Ipar Zelaia estadioan hainbat hobekuntza egiteko. Aste honetan amaitu dituzte Kirol arloaren bitartez joko-baldintzak optimizatzeko eta indarrean dagoen araudira egokitzeko burututako lan horiek.
Bi esku-hartze nagusi izan ditu ardatz: errugbiko zutoinak berritzea eta soropilaren urteroko mantentze-lanak gauzatzea.
Lehenengo eta behin, errugbiko ateak aldatu dira. Hirurogeita hamarreko eta laurogeiko hamarkadetako ateak izan dira aldatu direnak hondatuta egon baitira, korrosioaren eta denboran zehar jasandako kalteen ondorioz. Bi astez, desmuntatu egin dituzte, eta altzairu herdoilgaitzezko egitura berriak jarri dituzte haien ordez, Kirol Kontseilu Gorenaren (CSD) egungo eskakizunak betetzen dituztenak. Zapata sakonagoak jarri dira zutoinen egonkortasuna bermatzeko, 8.500 euro inguruko inbertsioarekin.
Aldi berean, hainbat mantentze-lan egin dira Ipar Zelaia estadioko soropilean, jokalekua garbitu eta destrinkotzeko. Lan horiek bi eguneko iraupena izan dute, eta 3.528,36 euroko gastua eragin dute, hala nola xurgatzea, soropila orraztea eta kanaletak eta ureztatze-sistemak presioz garbitzea. Urteroko mantentze-lanak egitea funtsezkoa da zelaiaren iraunkortasuna eta kirolarien segurtasuna bermatzeko.
Hobekuntza horiekin, Gernika-Lumoko Udalak kirola sustatzeko eta kirol-instalazioak behar bezala kontserbatzeko konpromisoa berretsi du, herritarrei kalitatezko azpiegiturak eskainiz, kirola baldintza onenetan egin dezaten.
Temas
Más en Bizkaia
-
El tranvía de Bilbao registró en la última década 64 atropellos de peatones, bicis y patinetes
-
Las seis normas básicas de convivencia con el tranvía de Bilbao
-
Gune publikoetan alkoholaren kontsumoa arautzeko kontsulta publikoa abiarazi du Durangok
-
'Bizitza baten isileko lana' erakusketa ikusgai egongo da Durangon