Síguenos en redes sociales:

Amorebieta-Etxanoko Udalak tenperatura altuei aurre egiteko neurriak hartu ditu

Eusko Jaularitzak jakinarazi duenez datozen egunota tenperatura altuak aurreikusten dira. Beraz, Amorebieta-Etxanoko Udalak, arazo honi aurre egiteko, prebentzio gomendioak helarazi ditu. Eusko Jaurlaritzak esandakoaren arabera. Osasun Sailak Bero Plana aktibatzea gomendatu du egoera horretarako aurreikusitako neurriak aplikatuz. Herritar guztiak kontu handiz bili behar dira, batik bat talde zaurgarriek.

Izan ere, beroak ez die pertsona guztiei berdin eragiten. Adineko pertsonak, adin txikiko haurrak, haurdun dauden emakumeak eta gaixotasun kronikoak dituzten pertsonak zaurgarriagoak dira tenperatura altuen aurrean.

Prebentzio-neurriak

DESHIDRATAZIOA SAIHESTU

  • Maiz edan ura eta likidoak, egarriak egon arte itxaron gabe.
  • Ez kontsumitu kafeina, alkohol edo azukre asko duen edaririk
  • Entsalada, barazki eta fruta gehiago jan.
  • Saihestu janari koipetsuak eta ugariegiak.

BEROTIK BABESTU

Aire zabalean

  • Ez zaitez eguzkitan jarri eguerdi partean. Erabili kapela, eguzkitako betaurrekoak eta eguzki-babeslea.
  • Arropa arina, lasaia eta izerditzen uzten duena jantzi.
  • Ez egin jarduera fisiko gogorrik bero handieneko orduetan.
  • Kontsultatu eta zure jarduera tenperaturara egokitu. Bero-abisuak edo -alertak daudenean, ez egin jarduera fisikorik kanpoan.
  • Erabili kapela, betaurrekoak eta egukitako kremak.
  • Maizago hidratatu; jardueraren aurretik, bitartean eta ondoren, egarriak ez bazaude ere. Hobe gatz mineralak dituzten likidoak edatea.
  • Ez jardín eguerdia partean edo jan ondoren. Aprobetxatu goizeko lehen orduak edo arratsaldeko azkenekoak.
  • Erabili jantzi argiak eta transpiragarriak.

Barruan

  • Aprobetxatu bero gutxieneko uneak gelak aireztatzeko eta freskatzeko.
  • Eguneko ordurik beroenetan, saihestu beroa sortzen duten etxetresna elektriko zein aparatuak erabiltzea.
  • Haizagailuak barrualdeak freskatzen laguntzen du.
  • Ur hotzarekin gorputza freskatzea komeni da; batez ere, aurpegia eta eskuak.

Edozein kasutan karranpak, ahultasuna, nekea, zorabioa, goragalea, ikusmen lausoa edo aldigaiztoa sentituz gero, eta sintoma hauek irauten badute, kontsultatu osasun-profesionalekin. Kasu larriagoetan deitu 112ra.