Elorrio futbol taldeari eskainitako argazki-erakusketa, ikusgai Iturri kultur-etxean
Aste honetatik aurrera, futbolzaleek aisialdirako aukera paregabea izango dute Elorrioko Iturri kultur-etxean, bertako erakusketa gelan filateliaren inguruko erakusketa bat eta CD Elorrioren mendeurrena ospatzeko beste erakusketa bat jasoko baititu.
Postazko elementuen artean hiru bilduma egongo dira ikusgai: Dani Solis aguraindarraren ‘Historias del Futbol’, Roberto Murga barakaldarraren ‘Campeonato Mundial de Fútbol Barcelona 82’ eta Antonio Vicente irundarraren ‘El Deporte y los Franqueos Mecánicos’.
Elorrioko futbol klubari dagokionez, hainbat argazki historiko batuko dira panel ezberdinetan: argazki zaharrak, futbol-zelaia, harrobia, jokalari aipagarrienak, elkartasuna, maila-igoerak eta garaikurrak, gazteak… Gainera, garaikurrak, banderatxoak, intsigniak eta antzeko objektuak ere bilduko dira.
Inaugurazio ekitaldia astelehenean egingo da, 13:00etan, eta hainbat elkarte eta erakundetako ordezkariak egongo dira presente: Elorrioko alkate Julene Lazkano, Euskadiko Filatelia Elkarteen Federazioko presidente Javier San Sebastian, Elorrio Kirol Elkarteko presidente Manuel Garcia eta Elorrioko Filatelia eta Numismatika Elkarteko presidente Dani Álvarez.
Berriotxoa abesbatzaren 50. Urtemuga zela eta egin bezala, filatelia elkarteak futbol taldearen mendeurrenari egingo dion ekarpena ez da erakusketara soilik mugatuko. Zigilu, zigilu-marka eta posta-txartel bana aterako ditu, eta Correosko langileek elementu horiekin zigilatuko dute filatelia-materiala astelehen goizean bertan. Hala, Elorrio futbol taldearen ehungarren urtemuga lau haizetara zabalduko da.
Temas
Más en Bizkaia
-
Arrigorriaga cede al Gobierno vasco el terreno para el futuro centro de salud
-
Camareras de piso denuncian ante el hotel Indautxu el empeoramiento de sus condiciones laborales
-
El Palacio Anuncibai cierra de forma inesperada: entra en concurso de acreedores
-
El plato de un mítico restaurante de Bizkaia, entre los seis mejores de 2025