Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako 2024ko Bizkaia Open Txapelketak baditu irabazleak. Maldonado eta Del Río pilotariak izan dira garaile Gaubeka eta Gordonen aurka jokatutako finalean. Torneoaren hirugarren eta laugarren postuak ere jokatu dira Fusto eta Alkorta bikoteen artean Madariaga eta Ibai Perezen aurka. Madariaga eta Ibai Perez izan dira irabazleak.

Bizkaia Open 2024 Txapelketa

Open 2024 Txapelketa Bizkaiko 5 frontoitan jokatu da: Bizkaia Frontoia, Armintza, Larrabetzu, Sopela eta Zierbena. Txapelketak 13 jardunaldi izan ditu eta sei bikotek hartu dute parte: Maldonado eta del Río; Madariaga eta Ibai Pérez; Fusto eta Alkorta; Gaubeka eta Gordon; Gavillet eta Urrutia, eta azkenik, Necol eta Moura.

Bizkaia Open 2024 Txapelketan nazioarteko pilotari ospetsuek hartzen dute parte. Lehenengo partida apirilaren 5ean jokatu zen, Bizkaia Frontoian, eta hurrengoa apirilaren 6an, Zierbenan.

Apirilaren 12an, Bizkaia Frontoian jokatu zen berriro, eta apirilaren 13an Larrabetzun.

Apirilaren 19an Bizkaia Frontoian, eta apirilaren 20an Armintzan. Apirilaren 26ko partida Bizkaia Frontoian jokatu zen, eta apirilaren 27an ligako beste jardunaldi bat Sopelan jokatu zen.

Maiatzaren 3an kanporaketak izan ziren. Maiatzaren 17an lehenengo finalerdia jokatu zen. Hurrengo finalerdiak maiatzaren 24an eta 31n jokatu ziren, Bizkaia Frontoian.

Azkenik, ekainaren 8an, 17:15ean, Bizkaia Frontoian, hirugarren eta laugarren posturako partida eta final handia jokatuko dira.

Partidak ikusteko sarrerak erosi ahal dira Bizkaia Frontoiko leihatilan. Bizkaia Open 2024 Txapelketa zuzenean ikusi ahal izango da ETB1en.