Ugaok martxan jarriko du gazteentzako aholkularitza sexologikoko zerbitzua
Udalerriko 14 eta 30 urte bitarteko gazteei bideratutako aholkularitza sexologiko zerbitzu berria, doakoa eta konfidentziala abiaraziko du ekainean Ugao-Miraballesko Udalak. Hala, hilabete bakoitzeko lehen asteazkenetan, 15:30etik 18:30era bitartean, posta elektronikoz (asexoratu.ugao@gmail.com) edota telefonoz (688 767 394) kontaktatu ahal izango dute gazteak.
Helburua sexualitatearen inguruan sortzen diren ezjakintasunari, arriskuei eta zailtasunei aurre egitea eta horren inguruan sortzen diren zalantzak argitzea da. Sexologiaren zientziatik abiatuta, topikoetatik, beldurretatik eta aurreiritzietatik haratago doazen mezuen transmisioa azpimarratuko da. Era berean, sexualitatea bizitzeko dauden modu desberdinak errespetuz tratatzea sustatuko da, jarrera positiboarekin, errespetuzkoarekin eta arduratsuarekin.
“Nerabeei sexualitatearen arloan berariazko baliabideak eskaintzeko beharra garrantzi handiko kontua bihurtu da azkenaldian. Ikerketa askok erakusten dute nerabeen sexu-jokabideetan aldaketa bat gertatu dela, arrisku-igoera handi bati lotuta baitaude. Horregatik, uste dugu garrantzitsua dela informazio, orientazio eta aholkularitza espezifikoa eskaintzea”, adierazi du Ekaitz Mentxakak, Ugaoko alkateak.
Zerbitzu berriaren helburuak
- Zerbitzuaren erabiltzaileek nahi ez dituzten egoeretan arriskuak saihesten laguntzea.
- Sexualitatearen ikuspegi positiboa, errespetuzkoa eta aberasgarria eskaintzea, baita sexualitatearen adierazpen eta bizipen moduena ere.
- Pertsonok ditugun identitateen, orientazioen, portaeren, desioen, sentimenduen, sexu-sentipenen aniztasunak eta aberastasunak dakarren aniztasuna eta aberastasuna sustatzea, bai eta pertsona horrekiko errespetua ere.
- Sexualitatea eta harreman osasuntsuak eta egokiak garatzeko baliabide garrantzitsuak eskaintzea.
- Arriskuen prebentzio-metodoetarako sarbidea erraztea, autoezagutzaren positibisaziotik eta autozaintzatik abiatuta.
- Sor daitezkeen kontraesanak, zailtasunak, informazio-beharrak, tabu sexualak eta harremanetarako zailtasunak argitzea.
- Sexualitatearen eta arrisku egoeren bizipenaren ondorio negatiboak murriztea.
- Gure komunitatean dauden baliabide eta zerbitzu espezializatuak erabiltzera bideratzea.
- Berdintasunaren ikuspegitik eta aniztasuna sustatzen duen ikuspegitik lan egitea beti.
Temas
Más en Bizkaia
-
Fallece María Jesús García, voz inconfundible de Radio Nervión y TeleBilbao
-
Miriam Ocáriz eta Amaia Gracia Azquetaren arteko elkarrizketa jasoko du BilbaoArtek
-
El Centro de Formación Somorrostro acoge un nuevo entrenamiento del reto AWS Tech Talent Arena 2025
-
Un txikipark abrirá en Megapark este verano