Ibilgailu elektrikoak kargatzeko gune berriak izango ditu Trapagaranek
Gaur egun Juan Sebastian Elcano calean, polikiroldegiaren aurrean konkretuki, kokatutako ibilgailu elektrikoak kargatzeko erabilera publikoko bi guneei beste batzuk gehituko dizkio Trapagarango Udalak. Bi puntu horiek bikoitzak dira, eta lau autori ematen diete zerbitzua aldi berean.
Etorbidean ere bai. Maiatzaren lehena, 8.ean, 50 kW ONE motako ekipo bat dago (aparkatzeko plaza bat) – CCS konektore mota bat duena; horrek aparkatze-ordu bakoitzean 350 km-ko autonomia kargatzeko aukera ematen du. 50 kW DUO beste ekipo bat (aparkatzeko plaza bat) – CCS edo CHADEMO konektore mota, aparkatze-ordu bakoitzean 350 km-ko autonomia kargatzeko aukera ematen duena. Eta 44 kW-ko (22 kW-eko bi hargune) hirugarren ekipo bat, aparkatze-ordu bakoitzean 150 km arte kargatzeko aukera ematen duena.
Trapagarango alkate Miguel Ángel Viarren esanetan, “ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuen ezarpena, udalerritik klima-aldaketari aurre egiteko eta berotegi-efektuko emisioak murrizteko ematen dugun beste urrats bat da. Gainera, herritarrak auto elektrikoak erostera animatzeko modu bat da”. “Aipatzekoa da kalearen oinean dauden eta pertsona guztientzat eskuragarri dauden kargagailuez ari garela. Zalantzarik gabe, gure udalerria bisitatzeko eta mugikortasun elektriko berri honen bidez Trapagaran ezagutzeko aukera paregabea da, izan ere, negoziotara doazen pertsona guztiek harrera ona egingo diote”.
Iberdrola, kargatzeko puntuen kudeaketa integralaz arduratuko da
Iberdrola enpresak hartuko du bere gain udalerrian ibilgailu elektrikoak kargatzeko dauden puntuen kudeaketa integrala, baita horien mantentze-lanak ere. Horrek gorabeherak arinduko ditu eta zerbitzuaren kalitatea hobetuko du. Gainera, kontratuan mantentze-lana ere sartzen da, eta horrek sor daitezkeen gorabeheren ebazpena arinduko du.
Kontratuak barne hartzen ditu operadorearen oinarrizko zerbitzua, komunikazioak eta mantentze prebentiboa; aplikazio informatikoen eta bezeroarentzako arreta-zerbitzuaren bidezko zerbitzuaren ezarpena, baita karga-puntuen mantentze-zerbitzua ere.
Iberdrolak Kargatzeko Puntuak Kudeatzeko Sistema (SGPR) bat du. Bertan, horietako bakoitzari buruzko informazio tekniko guztia jasotzen da, ekipoa integratzeko eta zerbitzuan jartzeko nahiz monitorizatzeko aukera emanez, horrela akatsak eta gorabeherak identifikatuz, zuzendu ahal izan daitezen.
Kargatzeko urrats guztiak egiteko, erabiltzaileak ‘APP Recarga Pública Iberdrola’ deskargatu beharko du. Aplikazio horrek 15.000 karga-puntu (PR) baino gehiagoko informazioa du, hainbat tipologia eta potentzia barne hartuz. Bertatik ekin ahal izango dio puntua aurkitu eta erreserbatzen denetik ibilgailua kargatu arteko prozesu osoari.
Erabiltzaileak beste ordainketa App batzuk ere erabili ahal izango ditu, birkarga-puntu horiek Europa mailako karga-puntuen elkarreragingarritasun-plataformetan baitaude eskuragarri.