Elorriok bat egin du Ikusgarritasun Lesbikoaren Egunarekin
Urtero bezala, Elorrioko Udalak bat egin du gaur ospatzen den lesbianismoaren aldeko aldarrikapenetan eta egoeran arreta jartzea helburu duen Ikusgarritasun Lesbikoaren Nazioarteko Egunarekin.
Oraindik ere mundu mailan, bai erakundeetatik bai gizartetik, lesbianek kartzela, gorroto-delituak, bazterkeria, diskriminazioa edota esklusioa jasaten dute beste emakume bat sexualki edota afektiboki desiratzeagatik.
Gainera, ‘2023ko Elorrioko LGTBI+ genealogia’ azterlanean egiaztatu genuenez, emakume eta lesbiana izatearen espezifikotasunak zaildu egiten du orientazio sexual horretaz pertsonalki eta sozialki gozatzeko bizi-esperientzia; are gehiago beste aldagai batzuekin gurutzatzen bada, hala-nola adinarekin, jatorriarekin, egoera ekonomikoarekin, dibertsitate funtzionalarekin, kultura-ohiturekin, ama izateko nahiarekin eta abarrekin.
Elorrioko Udalak zabaldu duen bezala, Berdintasunerako Ordenantza onartu zuen azaroaren 23an, eta ordenantza horren helburuetako bat da (2.3. art.) trans, gay, lesbiana, bisexual eta intersexualen partaidetza soziopolitikoa sustatzea eta haien eskubideak ahalbidetzea. Halaber, pertsonen eskubideak bermatzeko politikei buruzko 46. artikuluan, lesbianek, transexualek, queerrek, gayek, bisexualek eta intersexualek heterosexualitatearen parametroetatik kanpo egoteagatik jasaten duten diskriminazio espezifikoa azpimarratzen da.
Horregatik, berdintasunaren mesedetan, funtsezkoa da helburu hauek dituzten politika publikoak egitea: alde batetik, emakume lesbianen eskubideak sexu-aukera gisa sustatu eta defendatzea; beste alde batetik, haien artean interes eta premiadesberdinak dituen kolektibo anizkoitz gisa aitortuak izatea; eta, azkenik, lege eta arauetan, politikan, komunikabideetan, hezkuntzan, kirolean, liburuetan, enpleguan, osasunean, amatasunean, Elorrioko memoria historiko kolektiboan eta abarretan lesbianak subjektu politiko gisa kokatu eta ordezkatuko dituzten ekimenak egitea.
Gaur, beraz, Elorrion sexu-aniztasuna eta ikusgarritasun lesbikoa harrotasunez aldarrikatzeko eta ospatzeko eguna da, heterosexualitateari buruzko arau soziala modu bakar eta hegemoniko bezala apurtzen joateko eta herri anitz batez gozatzeko helburuarekin.
Temas
Más en Bizkaia
-
Bilbaodendak receta comprar en comercios locales frente al consumismo desenfrenado
-
La “explosión de sabor” del Buñuelo de Pulpo del Akeita Gozo conquista el XIV Concurso de Pintxos de Deusto
-
XIV Concurso de Pintxos de Deusto
-
El ascensor de Begoña será gratuito y funcionará las 24 horas del día tras integrarse en la red municipal de Bilbao