Datorren asteartean, apirilaren 23an, mundu osoan ospatuko den Liburuaren Nazioarteko Egunarekin bat egingo du Trapagarango Udalak egitarau berezi bezain zabal bat eskainiz. Programazioa haurrei, gazteei eta helduei bideratuta egongo da, eta hiru egun luzatuko da (hilaren 23an, 25ean eta 26an egongo dira jarduerak).

Trapagarango Udaleko alkate Miguel Ángel Gómez Viarrek irakurketarako gogo hori helarazi nahi izan die gure udalerriko DNAn hain presente dauden herritarrei, betiere kultura haien garapenaren funtsezko apustu gisa hartuta. Alkatearen hitzetan: "Aurten ere Liburuaren Nazioarteko Egunean parte hartzen du udalerriak, irakurketak eta literatur sorkuntzak gizartean duten funtsezko zeregina gogoratuz. Kultura Sailak antolatu dituen tailer eta ipuin kontalarietan parte hartzera animatzen zaituztegu. Trapagarango Udal

Liburutegia kulturaren eta irakurketaren onurak haurtzarotik zabaltzearen aldeko gure apustuaren beste seinale bat da. Liburuak dira garapen kognitibo eta emozionalerako zutabe nagusia, eta Trapagarango bizilagunen belaunaldi berriei eman diezaiekegun herentzia kultural onena ematen dute ".

Apirilaren 23an, 17:30ean, txikienek haurrentzako tailerrak izango dituzte Udal Liburutegian. Geroago, egun horretan bertan, 18:45ean, 3 urtetik gorako haurrek Rupertín "Barre kutsakorra" ipuin kontalariaz gozatu ahal izango dute.

Apirilaren 25ean, 18:30ean, azaleztatzeko tailerra egingo da helduentzat. Plazak mugatuak dira eta izen emateak Udal Liburutegian egin ahal izango dira apirilaren 8tik aurrera. Halaber, 12 eta 16 urte bitarteko gazteek lettering tailerrean parte hartu ahal izango dute, apirilaren 26an, 17:30ean.

Zorionak eta opariak lehen irakurleentzat eta apirileko irakurle amorratuentzat

Gainera, urtero bezala, Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta, Udaleko Kultura Sailak eta Trapagarango Udal Liburutegiak, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntzarekin, ikasturte honetan irakurtzen ikasten duten haurrak zoriontzen dituzte. Euren izenean gutun bat jasoko dute eta liburutegitik pasa ahal izango dira oparia jasotzera, hau da, bi ipuin, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz.

Azkenik, Udal Liburutegiak egun berezi hau ospatzen du apirilean zehar maileguzerbitzua erabiltzen dutenen artean argitalpen nobedadeak zozketatuz. Helduek zein haurrek har dezakete parte, eta fitxa bat bete eta liburutegiko mostradorean kutxa batean utzi besterik ez da egin behar