Karmengo jaiei begirako esaldi feministen lehiaketa jarri du abian Santurtzik
Uztailaren 14tik 23ra bitartean ospatuko diren Karmengo jaiei begira antolatu egin du Santurtziko Udalaren Gizarte Ekintza eta Berdintasun arloak esaldi edota eslogan feministen lehiaketa bat. Ekimen horren helburua pentsamendu kritikoa sustatzea eta gaur egungo desberdintasun-egoeraren aurrean emakumeen eta gizonen erantzuna bultzatzea da.
“Jaietan, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasuna agerian jartzen duten adierazpenak izaten dira eta indarkeria matxistarik gabeko Karmengo jaiak aldarrikatu nahi ditugu, emakumeok jai-giroan jasaten ditugun indarkeria sexistako egoerak ikusaraziz” azaldu du Itziar Carrocera Gizarte Ekintzako zinegotziak.
Horretarako, gaurtik aurrera (osteguna) 14 urtetik gorako herritarrek ekainaren 13an amaituko den ekintza honetan parte hartzeko deia egiten du arloak. “Aukeratzen diren esaldi eta/edo esloganak jai-eremuko olanetan jarriko dira Karmengo jaiak ospatzen diren egunetan” adierazi du Carrocerak.
Lanak bakarka edo taldean aurkeztu ahal izango dira (gehienez 5 pertsona talde bakoitzeko) Udaletxearen ondoan dagoen Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (Murrieta etorbidea, 6), 7:30etik 15:00etara edo telematikoki udal webgunearen bidez. Gainera, Lanetan euskara erabiltzea balioetsiko da.
Hiru esaldi onenek baino ez dute saria jasoko. Hala ere, irizpideak betetzen dituzten guztiak aukeratuko dira Karmengo jaietan Agirre Lehendakariaren pasealekuan edota Itsasalden jarriko diren olanetan erakusteko. Era berean, aukeratutako esaldiak pegatinetan argitaratuko dira.
Sariak honako hauek izango dira: lehenengoa 250 euro, bigarrena 200 euro eta hirugarrena 150 euro. Sariak eman gabe utzi ahal izango dira, baldin eta epaimahaiaren iritziz lan batek ere ez badu sari hori lortzeko behar den merezimendurik. Oinarriei buruzko informazio guztia udalaren webgunean dago ikusgai.
Temas
Más en Bizkaia
-
En imágenes: III Edición del encuentro CB113 Emprende que organiza Cecobi en Bilbao
-
Nueve estudiantes de Boise inauguran el primer campus transoceánico de la EHU
-
Ibarrangelu encara la recta final del diagnóstico de su Plan General
-
Rekalde se sube a la bicicleta: talleres, rutas y actividades para toda la familia este domingo