Bonodenda kanpainako 22.000 bonuak agortu ditu Galdakaok
Ostegun honetan, ekainak 1, agortu egin dira Bonodenda Galdakao kanpainaren baitan maiatzaren 8an salgai jarri ziren 22.000 bonoak. Galdakaoko Udalak Dendari Elkartearekin elkarlanean abiarazitako kanpainaren helburua tokiko merkataritza sustatzea da. Horretarako, Galdakaoko Udalak 110.000 euro inbertitu ditu, herriko negozio txikiei 330.000 euroko negozio-bolumena suposatuz.
22.000 bono hauetatik, 18.778 online saldu dira eta 3.222 berriz, 65 urtetik goragokoei zuzenduta aurrez aurre saldu dira dendari Elkartea eta Behargintzako bulegoetan.
Aurreko edizioetan bezala, herritarrek gogo handiz hartu dute ekintza. Guztira, 5.930 erabiltzaile izan dira izena eman dutenak Bonodendako plataforman, bonoak erosteko, eta 85 saltokik eta negozio txikik bat egin dute kanpainarekin.
Aurten lehen aldia izan da bonoak erosi eta trukatzeko online bidezko plataforma bat erabili dela, bonoen salmenta herritarrei erosoago eta merkatarientzat kudeaketa errazago egiteko asmoz. Lehen aldi guztietan izaten diren ezustekoez gain, bai merkatarien bai herritarren balorazioa orokorrean positiboa dela esan daiteke. Bonodendaren formatu berri honetara egokitzapena errazteko bidean, merkatariei zuzendutako formakuntza saio bi egin ziren maiatzaren 2 eta 4ean. 65 urtetik goragoko pertsonek aurrez aurre eskuratzeko aukera ere izan dute Dendari Elkartean eta Behargintzako bulegoetan eta honekin batera, bonoak on-line eskuratzeko laguntza eskaini izan da kanpaina guztian zehar bi egoitzetan, lehen egunetan Udalean bertan eman den laguntza serbitzuaz gain.
Trukatzeko azken eguna ekainaren 30a bada ere, dagoeneko 14.985 bonu kontsumitu dira establezimenduetan.