Ginkana erraldoia Durangon Jolas Eguna ospatzeko
Ekainaren 3an izango da eta bost gune ezberdinetan burutuko dira ekintzak
Ikastetxe ezberdinetako ikasleek eta aisialdiko elkarteak Jolas Eguna antolatu dute datorren ekainaren 3an. Ekimenaren protagonista nagusia ginkana erraldoi bat izango da eta eguraldi ona baldin badago, herriguneko bost gunetan gauzatuko da. Hala nola, Andra Mariko elizpean, Andra Mari kalean, Josemiel Barandiaran kalean, Zeharkalean eta Ezkurdi plazan, arratsaldeko 16.00etatik 20.00etara. Eguraldi txarra badago, berriz, Landako Gunean burutuko da.
Ekimen berezi hau 2023ko Euskal Jaien egitarauaren parte da eta joan den astearte goizean, Durangoko Haurren Kontseilua osatzen duten ikasleek iragarri zuten prentsaurreko baten bidez ekimen honen nondik norakoak. Bertan, dozena bat haurrek azken hilabeteetan egindako lanketa aurkeztu zuten, baita ekimenaren helburua agerian utzi. Izan ere, Jolas Egunarekin haurrek kaleak berreskuratzea lortu nahi da, txikien autonomía, sormena eta parte hartzea berreskuratu nahi dira eta ekimen honekin haurrek kalean jolasteko duten eskubidea aitortu nahi da.
Hori islatzeko, ginkana erraldoi bat egingo da Durangoko Haur Kontseiluaren proposamenari erantzuna emanez. “Ilusio handia jarri dugu erronka honetan eta 8 eta 10 urte bitarteko 12 pertsonak osatzen dugu Haur Kontseilua. Udaletxeak proposatu zigun Jolas Eguna antolatzea eta denon artean erabaki genuen ginkana bat egitea aproposena zela”, adierazi zuten Kontseiluko bozeramaile txikiek.
Ginkana oztopoen zirkuitoarekin osatuko da eta sokatirarekin, boloekin, pertsonen katearekin edota asmakizunekin osatuko da. Zirkuito antzeko bat eginez, Durangon zehar gune ezberdinak egongo dira, eta gune bakoitzean ekintza batzuk eskainiko dira. Hitzordua ekainaren 3an izango da eta “ekintzak denontzako izango dira, taldeka egin ahalko dira batzuk eta beste batzuk banaka”, laburbildu zuten.
Más en Bizkaia
-
Un bar de Bilbao optará al título a las mejores patatas bravas del mundo
-
La Policía Municipal de Bilbao realizará una campaña de control de licencias de taxis y VTC
-
Las familias afectadas por la enfermera que no vacunó a 400 niños en Santurtzi piden una condena de doce años de cárcel
-
Burdinjaitxo muestra el orgullo minero de Meatzaldea