Herriko auzo guztietako irisgarritasuna hobetze aldera, Getxoko Udalak ostiral honetan bertan, maiatzak 19, estreinatu egin du Usategiko igogailu berria.

Azpiegitura berri hau 3 geralekuko igogailu bertikal bat da, aurrealdeko ontziratze bikoitzarekin, panoramikoa da eta 16 pertsonentzako edukiera du. Portu Zaharretik Usategiko parkeraino eta kafetegiraino doan kostaldeko oinezkoen ibilbiderako irisgarritasuna erraztuko du; izan ere, Genaratxuko bidearen eta parke horren artean dagoen ia sei metroko desnibela modu erosoan eta irisgarrian gaindituko du oinezkoen edo mugikortasun urriko pertsonen mesedetan.

Igogailua zaintza-sistemaz hornituta dago, eta hasiera batean 07:00etatik 24:00etara funtzionatuko du, hau da, Portu Zaharreko igogailuaren ordutegi bera izango du.

Ekipamendu hori eraikitzeko proiektua Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Planean (PMUS) jasota zegoen. Aurrealdeko pasealekua egonkortzeko lanak, kafetegiko inguratzaile berrituaren oinean (hori ere amaituta dago), bai eta bertara sartzeko eskailerak, ezpondei eusteko hormatxoak, balaustradak, argiteria publikoa eta zimendu berezi guztiak eta lursailera iristeko lanak ere, azkenean, 412.000 € inguru izan dira.

Izalde kaleko bidegorria zabaldu da dagoeneko

Bestalde, Izalde kaleko bidegorria, Areneazpi eta Makaletako etorbidearen artean, zabalik dago honez gero, pintura-lanak amaitu ondoren. Espaloiak atzeraemateko, kaltetutako tarteak asfaltatzeko, bizikleta-erreia pintatzeko eta bide-seinale horizontalak berrezartzeko lanak egin dira.