Adinekoentzako jardueren egitarau zabala eskainiko du Galdakaok maiatzean
Irteera kulturala EITBren egoitzara, mendi ibilbidea Deustu eta Basauri artean eta hainbat hitzaldi antolatu egin ditu Galdakaoko Udaleko Gizarte Ekintzako Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuak maiatzean.
Lehenengo ekintza, irteera kulturala Euskal Irrati Telebistaren egoitzara. Txangoa maiatzaren 18an egingo da eta gehienez 9 pertsonarentzako lekua izango da. Bisita bi txandetan egingo da: 9:45ean gaztelaniaz eta 11:45ean euskaraz. Izena emateko epea zabalik dago adinekoen dinamizazio zerbitzuan eta bakoitzak bi izen eman ahal izango ditu.
Mendi ibilbidea Deustu eta Basauri artean, Santa Marinako ospitaletik: maiatzaren 25ean egingo da eta 14 kilometroko ibilbidea izango da. Gehienez 30 pertsonak eman ahal izango dute izena adinekoen dinamizazio zerbitzuan maiatzaren 12tik aurrera; gehienez bi izen pertsonako.
Telelaguntzari buruzko hitzaldiak adinekoen zentroetan eskainiko dira.
- Lagun artean: Tximelarren, maiatzaren 10ean 18:00eatik 19:00etara
- Danok aurrera: Aperribain, maiatzaren 11n, 18:00etatik 19:00etara
- Elkartea: Olabarrietan, maiatzaren 15ean, 17:30etik 18:30era
- Gure etxea: Usansolon, maiatzaren 24an, 18:00etatik 19:00etara.
Telelaguntza zerbitzuaren bidez erabiltzaileek arreta iraunkorreko zerbitzua izan dezakete etxean, eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan. Zerbitzua larrialdi-egoerei edo premia sozialei erantzun egokia emateko berariaz prestatua dauden pertsonek ematen dute, bai beren kabuz, bai beste baliabide komunitario batzuk erabiliz. Zerbitzua emateko, etxean terminal bat instalatzen da eta erabiltzaileari eraman behar duen sakagailua ematen zaio.
Loaren nahasmenduei buruzko hitzaldia Usansoloko adinekoen zentroan eskainiko da maiatzaren 19an, 17:30etik 19:00etara. Ictusaren aurrean jardutekoa, aldiz, Izarra adinekoen zentroan emango da maiatzaren 25ean, 17:30etik 19:00etara.
Horiez gain, adineko pertsonen beharrei erantzuten die zerbitzuak. Aisialdirako jarduerak proposatzen ditu, IMSERSOko bidaien inguruko informazioa eta jubilatu eta pentsiodunentzako informazioa (Terma programan, garraioetan deskontuak…) eskaintzen du eta orotariko kontsultak eta aholkularitza ematen ditu.
Hori guztia astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan 10:00etatik 13:30etara eta ostegunetan 16:00etatik 18:00etara Gizarte Ekintzako bulegoan (Pontzi Zabala 3-a, Ardantza Parkean) edota 944 010 545 telefonoan.