Barakaldoko Udalak bat egingo du ostegun honetan ospatuko den Zaratari buruzko Kontzientziazioaren Nazioarteko Egunarekin. Horretarako, adierazpen ofizialaz gain, kutsadura akustikoari eta haren ondorioei buruz sentsibilizatzeko kontzentrazio isil bat antolatuko du, Herriko Plazan, 12.00etan.

Adierazpen instituzionala

2023ko apirilaren 26an, mundu osoan ospatzen da Zaratari buruzko Kontzientziazioaren Nazioarteko Eguna. Hori dela eta, federazio, elkarte eta erakunde nazionalak bat egin dute 2023ko Zarataren aurkako Kanpainan, gizarteari mezu irmo bat bidaltzeko zarataren eta kutsadura akustikoaren arazoari buruz eta horrek jendearengan eta haien ondasunetan dituen ondorio kaltegarriei buruz.

Botere publikoak eta herritarrak arazo horrek pertsonen bizitzan eragiten dituen kalte eta galerez kontzientziatzea da ekimenaren helburua, bai eta lehenbailehen heltzea ere hori saihesteko edo murrizteko moduei. Iritsi da ekintzara atzerapenik gabe pasatzeko unea. Arazoari buruzko kontzientziazioa lortzeko, beharrezkoa da herritarrak behar bezala informatzea zaratarekiko esposizioak osasunari eta bizi-kalitateari larriki eragiteagatik eragin ditzakeen kalteei buruz. Ez gaude eragozpen soil baten aurrean, immisio horien eraginpean dauden pertsonen oinarrizko eskubideak urratzen dituen osasun publikoko arazo larri baten aurrean baizik. Premiazkoa da administrazio publikoek, eta bereziki udalek, atzerapenik gabe betetzea hots-kutsadurari buruzko legeria eta herritarren oinarrizko eskubideak babesteko, osasuna defendatzeko eta beren etxeen bortxaezintasuna defendatzeko emandako prebentzio- eta zuzenketa-neurrien eraginkortasuna behatzeari buruzkoa.

Heriotza ere eragin dezake zaratak. Zaratak dementziarekin, iktusarekin, gaixotasun kardiobaskularrekin, hipertentsioarekin, depresioarekin, antsietatearekin, laneko eta eskolako absentismoarekin, ospitaleratzeekin, etxebizitzen balio-galerarekin eta beste hainbat kalterekin auka zerikusia. Denbora luzez, ez zaie jaramonik egin horrelako arazoei, pairatu behar izan dituztenek izan ezik. Minimizatu egin dira, edo egoera ezohiko, zehatz edo iragankorrei egotzi izan zaizkie. Bestela ere, arazo konponezintzat jotzen dira, edo berdinen arteko interes-gatazkatzat hartzen, existitzen ez diren eskubideak asmatuz edo lehentasunezkotzat jotzen diren oinarrizko eskubideekin parekatuz, hala nola norberaren intimitaterako eskubidea eta egoitzaren bortxaezintasunerako eskubidea.

Osasunaren Mundu Erakundeak adierazi du mila milioi gazte baino gehiago daudela entzumen-galera pairatzeko arriskuan. Testuinguru horretan, musika da zarata-iturririk ohikoena. Entzumena hainbat audio-bitartekoren bidez erakusten da toki desberdinetan (musika-erreproduzitzeko eramangarriak, anplifikadoreak, etab.). Jende gehienak gutxietsi egiten du entzumen-kaltea pairatzeko arriskua. Arazorik handiena entzumen-arrisku handieneko taldean kontzientzia sortzea da, oro har, gazteengan.

Errealitate izugarri horren aurrean, 2023ko Zarataren aurkako Kanpaina osatzen duten deitzaileek anbiguotasuna gainditzea eta ekintza irmoa eskatzen dute. Premiazkoa da jarraitu beharreko bidea marrazten duten adierazpen instituzionalak onartzea. Zarataren eta kutsadura akustikoaren arazoari dagoeneko aurre egiten ari zaizkio herrialde asko; gurean, ordea, irteera-lerroan jarraitzen dugu. Zaraten mapa eguneratuak eta akustikoki kutsagarriak diren jarduera bakoitzerako ekintza-plan espezifikoak izateko premia larria ulertu behar da, behar bestseko aurrekontu-zuzkidurrekin, bai eta jarduera jakin batzuk garatzeko eremu espezifikoak mugatzeko premia ere.

Horregatik guztiagatik, Barakaldoko Udalak Zarataren Mapa Estrategikoak onartzeko izapideak hasi ditu, gaur egungo egoeraren diagnostiko gisa, eta urratsa horren ondoren, Airearen Soinu Kalitatearen Ekintza Plana egingoda, herritarren parte-hartze prozesu egokiaren bidez. Hori dela eta, konpromisoa hartu du zarata kudeatzeko tresna horiek ahalik eta lasterren izateko.

Horrez gainera, datorren asteazkenean, apirilak 26, eguerdiko 12.00etan, bost minutuko kontzentrazio isila egingo da Herriko Plazan, herritarren sentsibilizazioa sustatzeko eta Udalbatza honek kutsadura akustikoaren eta horren ondorio larrien aurka duen konpromisoa sendotzeko.