Sestaok Bizkaiko Labe Garaietako Ikastun-Eskola birgaituko du Europako funtsekin
Sestaoko Udalak Bizkaiko Labe Garaietako Ikastun-Eskola zaharra birgaitzeko prozesua hasi du. Horretarako, Europar Batasunetik datozen Next Generation funtsetatik 3 milioi euro bereganatu ditu, konkretuki titulartasun publikoko eraikinak (PIREP) birgaitzeko laguntzen deialditik.
Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak Europako funtsen deialdi hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zuen 2022ko martxoaren 11n. Programa horrek udalerrian inbertitzeko finantzaketa ekonomikoa lortzeko aukera ematen zuela ikusita, 2022ko ekainaren 9an Udalak Ikastun-Eskolarako birgaitzeproposamen bat aurkeztu zuen deialdi honetara. Izan ere, garai hartanhigiezinaren jabetza ArcelorMittal enpresarena zen arren, ordurako abian ziren titulartasuna udalen esku uzteko gestioak.
Apiril honen hasieran, hilaren 3an hain zuzen ere, Ministerioak Udalari hiru milioi euro esleitzen dizkion behin-behineko ebazpena argitaratu ondoren; joan den ostiralean, hilaren 14an, laguntza ekonomiko hori emateko behin betiko ebazpena onartu zen.
Horrela, Sestao Europako funtsen deialdi honetan saritutako 181 udalerrietako bat bihurtu da. Dirulaguntza jaso duen programak sortutako interes handia ulertzeko, kontuan hartu behar da udalek Ministerioaren dirurik jaso ez duten beste 699 proiektu gehiago aurkeztu zituztela.
Joan den abenduan, notario aurrean sinatutako eskritura publikoaren bidez, ArcelorMittalen Ikastun-Eskolaren eraikina Udalari eskualdatzea formalizatu zen.Albiste honen berri izan ondoren, Udalak lanean jarraituko du Sestao Berri sozietate publikoarekin, eraikin historiko hori eraberritzeko proiektu bat garatzeko.
Temas
Más en Bizkaia
-
Risas y nostalgia garantizadas en la nueva producción teatral de Sala BBK para Aste Nagusia
-
Los cuatro mejores pueblos de Bizkaia para pasar el verano: no lo decimos nosotros, lo dice ChatGPT
-
Sandro Giacobbe se cae de Aste Nagusia por motivos de salud
-
Corte de agua durante cuatro horas este miércoles en una zona de Bilbao