Koronabirusaren pandemiak eragindako kalte ekonomikoak pixkanaka-pixkanaka atzean utzita, garai txar horren aurreko enplegu-datuak berreskuratzen doa gizartea. Ez da lan erreza, baina apurka-apurka lortzen doa.

Lanbidek bere webgunean hilero argitaratzen dituen datuen arabera, martxoan Etxebarriko langabezia-tasa % 7,7koa da. 2022ko tasa batez bestekoa baino askoz txikiagoa zen (% 8,5), baina martxokoa aparteko albiste bat da, antzeko tasak aurkitzeko 2007. urtea baino lehen egin behar baita atzera.

Datu hori testuinguruan jartzeko, kontuan hartu behar da Bizkaiko batez bestekoa % 11,1 dela eta Euskadin % 10,2. Testuinguru hurbilago batean eta inguruko udalerriekin alderatuta, Etxebarri da langabezia-tasa txikiena duen udalerria. Ekitaldi-itxieran hala zen, baina orain aldea are handiagoa da​.

Argitaratutako datuen arabera, 485 pertsona daude langabezian; horietatik 175 gizonak dira eta 310 emakumeak. Adinari dagokionez, % 11 25 urtetik beherakoak dira, % 32 25 eta 44 urte bitartekoak eta % 58 45 urtetik gorakoak.

Udalek enplegu-eskumenik ez duten arren, asko kezkatzen gaituen gaia da, eta horregatik lortu dugu bi enplegu-prestakuntza programa abian jartzea, Lanbidek (Eusko Jaurlaritza) kudeatzen dituen Europako funtsen (NextGenerationEU) dirulaguntza eskuratu ahal izateko.

Bi programa horiei esker (bata espazio publikoan pintatzeko eta bestea adinekoei laguntzeko), Udalak zuzenean kontratatu ahal izan ditu 45 urtetik gorako 24 pertsona,hain zuzen kolektibo honi eragiten dio gehien langabezia-tasak.​