Gorlizko Udalak milioi bat euro bideratuko du atletismo pista eta futbol 7 eta 11ko zelaiak berritzeko
Gorlizko Udalak milioi bat euroko aurrekontua bideratuko du udal kirolgunean kokatutako futbol 7ko eta futbol 11ko zelaiak eta inguruko atletismo-pista eraberritzeko. Egingo diren berrikuntzetatik nabarmengarriena futbol 11ko zelaiko belar naturala kentzea eta artifiziala jartzea izango da.
Agora Sport – Proyectos y Construcciones Deportivas – izango da hiru proiektuak burutzeo ardura izango duen enpresa, 1.065.702 euroren truke, gehi BEZa. Obrak egiteko epea 6 hilabetekoa izango da. Futbol 11ko zelaiaren eta atletismo pistaren kasuan, lanak maiatzaren amaieran hasiko dira; futbol 7ko zelaiko obrak, berriz, ekainaren hasieran. Zelaietako bat amaituta egongo da denboraldia hasten denerako.Jarduera-eremuaren azalera osoa 15.879,16 m²koa izango da (futbol 7ko zelaia 3.450,50 m²/ futbol 11ko zelaia 7.344 m²/ atletismo-pista 5.084,66 m²).
Bizkaiko kirol-azpiegiturak hobetzeko programaren barruan, Bizkaiko Foru Aldundiak 500.000 euroko dirulaguntza eman dio Gorlizko Udalari obra finantzatzeko.
Egingo diren lanak
Futbol 7ko zelaiko belarra ordeztea: Gaur egun, belar artifizialeko futbol 7ko zelaia kirol-instalazioen erdialdean kokatzen da. Zelaiko soropilaren egungoegoerak nahiko kaskarra, Horregatik, proiektuak soropil hori osorik ordeztea aurreikusten du, bere balio-bizitzaren amaierara iritsi baita.
Halaber, lan osagarri batzuk egingo dira, instalazioaz baldintza egokietan gozatu ahal izateko. Jardueren artean nabarmentzekoak dira:
- Futbol-zelaiko atzeko zintarriaren babesa hobetzea
- Argien zutoinen babesa hobetzea.
- Aulkien erreforma
- Zelaiaren alboak errematatu, hezeguneak saihesteko
- Banda bateko horma bigungarria hobetzea
Futbol 11ko zelaia birgaitzea, belar naturala artifizialarengatik ordeztuz:
Gaur egun futbol-zelaia belar naturalekoa da, eta atletismoko pistako eraztunaren barruan dago. Eraberritzearen bidez, belar artifiziala duen kirol instalazio batera pasatu nahi da, mantentze lanak nabarmen gutxituko dituena.
Esku-hartzearen helburua da 100 metro luze eta 64 metro zabal izango dituen zelai bat egitea, eta, horri, bandetan eta hondoan 1,50 metroko zabalera gehituko zaio. Era berean, aulkiak txukundu eta lixatzeko eta pintatzeko lanak ere egingo dira.
Atletismoko pista berritzea: Futbol zelaiari buelta ematen dion atletismo pista berritzean datza. Gaur egun, atletismo pistak asfaltozko zoladura bat eta kaleak seinaleztatzeko lerro margotuak ditu. 400 metroko atletismo-pista da, eta 8 kale ditu guztira.
Hiru kirol-instalazioak desgaitasunen bat duten pertsonentzako irisgarriak izateko moduan diseinatu eta eraikiko dira.