Gazteak futbol taldeak bere 50. urteurrena ospatuko du 2023an
2023 hau urte berezia izango da Santurtziko Gazteak futbol taldearentzat, bere 50. urteurrena ospatuko baitu. Zifra borobil hori ospatzeko, egitarau berezia prestatu egin du taldearen zuzendaritzak, Santurtziko Udalaren laguntzarekin.
Gogoan izan behar da klub hau udalerriaren kirol-historiaren zati bat dela. Hasiera ez zen erraza izan, baina pertsona askoren kemenari esker, klub hau errealitate bihurtu zen 70eko hamarkadan; izan ere, 1973ko apirilaren 1ean, hain zuzen ere, gaur egun ehunka neska-mutilek bizkarrean daramaten izenpean federatzea lortu zuten.
Horren harira, Danel Bringas Kirol zinegotziak, Salvador Villalba klubeko presidentearekin eta Javi Navarro zuzendariarekin batera prentsaurrekoan, zorionak eman dizkio klubari, eta honako hau gaineratu du ” egiten duzuen kirol-lanaz gain, hezkuntza-lana ere eskertu nahi dizuet. Jakin badakit zein zaila izan behar duen gure udalerrian hainbeste historia duen klub bat aurrera ateratzea, eta zuek soberan ari zarete horretan. Zorionak Gazteak”.
50. urteurren hori dela eta, ospakizun horren inguruko hainbat ekintza egingo dira, besteak beste, Toño Sojo Txapelketa, asteburu honetan burutuko dena, apirilaren 14, 15 eta 16an. Bertan, hainbat taldek hartuko dute parte kategoria askotan, beste urte batez, futbolaren festa handi bat sortuz, Kabiezesko San Pedro zelaian.
Gainera, azken egunean, klubak aitorpen txiki bat egingo die Gazteak elkarteak izan dituen presidente guztiei eta Santurtzik sortu zenetik izan dituen alkate guztiei, hala nola: Jose Antonio Loidi, Jose Miguel Darquistade, Javier Cruz, Ricardo Ituarte eta egungo alkate Aintzane Urkijo.
Klubetik ere lan neketsua egin da sortu zenetik gaur egunera arte eman diren urrats guztiak biltzen dituen aldizkaria sortuz. Bertan, Gazteak Futbol Taldearen historia osoa aurkituko dugu, bere une zailekin, baina baita ere oso une onekin, eta bere bilakaerarekin. Auzoko kluba izatetik existitzen diren kategoria guztietako taldeak izatera igaro da: futbol eskola bat, 4 benjamin, 4 kimu, 2 haur, kadete 1 eta gazte mailako talde bat, Erregionaleko taldeaz gain. Horiek guztiak Aitor Tolosak federatutako taldeetan eta Josek eskolako futbolean gainbegiratuta.
Aldizkari honen asmo bakarra honako hau izan da: gure historiaren berri ematea labur-labur. Gainera, Klub honetatik igaro diren pertsona guztiak bertan islatuta egotea nahiko genuke, baina ezin izan da. Horregatik, hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu 50 urte betetzea posible egin duten pertsona guztiei (zuzendariak, entrenatzaileak, jokalariak, laguntzaileak, masajistak, senideak, babesleak…) eta, jakina, zaletasuna sortzen eta ilusiozko motxilak betetzen jarraitu nahi dugu Kabiezesen eta Santurtzin” adierazi du Salvador Villalba Gazteak klubeko presidenteak.
Gainera, beste ekintza batzuk egingo dira, aurrerago, erakusketa bat Casa Torre jauregian edo futbol partida bat.