Síguenos en redes sociales:

Apirilaren 21etik 30era ospatuko da Barakaldo Hitza programaren 20. edizioa

Ohiko Liburu Azoka eta Mikrokontaketen lehiaketa izango dira apirilaren 21etik 30era bitartean ospatuko den Barakaldo Hitza programaren programazioko protagonista nagusiak. Aurten ekimen honen hogeigarren edizioa egingo da, eta horretarako egitarau zabal-zabala prestatu egin du Barakaldoko Udalak.

Liburu Azokaren inaugurazioak abiaraziko du 'Barakaldo Hitza', apirilaren 21ean. 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era, ikusi ahal izango dira literatura-berritasunak eta klasikoak, bai eta zuzenean ezagutu ere honako egile hauek: Toti Martínez de Lezea, Patxi Iturregi, Elena Peña Bilbao, Miren Palacios, Félix Madroño, Inma Ruiz, Javier Sagastiberri, Nerea Loyola, Jon Arretxe eta Mikel Santiago.

Programazioaren barruan, besteak beste, honako hauek ditugu: ipuin-kontaketak, helduentzako lettering-tailerrak, Kusudama lore-bolak, pigmentudun agendak, ilustrazio literarioa zurean...  Halaber, liburuen aurkezpen egingo da. Jon Arretxek Dortokaren Begirada liburua aurkeztuko du (apirilaren 24an, Clara Campoamor zentroan, 19:00etan) eta Kozinatzen esperientzian, Alba Algarabiaren Verás que te cuente liburua aurkeztuko da, eta haren errezetak dastatzeko aukera egongo da (apirilaren 28an, Zuhatzuko Kultur Etxean, 17:30etik 19:30era).

Musikalizatutako hainbat errezital ere esperimentatu ahal izango dira. Lehenengoa, Versos del Pentagrama, Poetaliaren eskutik, apirilaren 28an egingo da, Gurutzetako Zentro Zibikoan (19:00etan). Bigarrena, Palabras Sonoras, Barakaldo Antzokian ikusi ahal izango da, Elena Fernández eta Barakaldoko Udal Musika Bandaren eskutik (20:00etan).

Aurretiko izen-ematea beharrezkoa duten haur-jarduerak

Hilaren 29an, larunbata, umeentzako jarduerak euskaraz egingo dira. Hala, Clara Campoamor Zentro Zibikoak 10:00etatik 13:30era bitartean, tailer hauek antolatuko ditu: koaderno bidaiaria (6-8 urte), Istorio sortzeilea (8-10 urte) eta Ipuin Jarraituak (6-8 urte).  Gurutzetako Zentro Zibikoak, berriz, 10:30etik 13:00etara, hiru tailer hauek izango ditu: Istorioak kontatzeko harriak (6-8 urte), Collage literarioa (6-8 urte) eta kontari eta kantari (3-5 urte, familia-jarduera).  Arratsaldean, Clara Campoamor zentroan Geografía sonora de una matrioshka musikalizatua izango da Hiruska Trioren eskutik. Ahots-, piano-, narrazio- eta ikus-entzunezko babes-kontzertu bat da.

Haurrentzako jarduera horietan parte hartzeko izena eman behar da, eta horretarako, kultur etxeetara eta zentro zibikoetara joan edo telefonoz hots egin; apirilaren 17tik 25era. Hilaren 26an egingo da tokiak banatzeko zozketa.

Programak hiru erakusketa ere eskainiko ditu: Euskal komikia 1975etik, Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik (apirilaren 28ra arte) iritsi da Ceferino del Olmo Erakusketa Udal Aretora. Sara Prieto Pajaresen Álbum ilustrado: de Perlita a Mayo, Clara Campoamor zentroan (apirilaren 21etik maiatzaren 11ra) eta Inge Conderen Letras y espacios, Gurutzetako Zentro Zibikoan (apirilaren 28ra arte).

Mikrokontaketen lehiaketa

Barakaldo Hitza programak, urtero bezala, literaturan oinarritutako jarduera osagarriak izango ditu. Mikrokontaketen VIII. Lehiaketan, parte-hartzaileek gehienez ere 20 hitzeko mikrokontaketa bat idatzi beharko dute, zenbatu gabe nahitaez sartu beharreko hauek: Batek daki zergatik. Lehiakide bakoitzak gehienez bi kontakizun aurkeztu ahal izango ditu whatsapp edo Telegram bidez (619 343 987 zenbakia). Kontakizunak aurkezteko epea maiatzaren 18an amaituko da, 19:00etan.

Gainera, apirilaren 24tik 29ra bitartean, literaturaren munduan funtsezkoak diren pertsonak omentzeko literatur jolas-jarduerak egingo dira, hala nola Federico García Lorca eta 27ko belaunaldia, literatura arloan egindako lanagatik eta egindako ekarpenagatik. Hiriko zentro zibikoetan eta kultura-etxeetan liburuak trukatzeko jardueran eta literatura-erronketan ere parte hartu ahal izango da.