Martxan da 'ArcelorMittal Etxebarri STEAM Talentua' proiektuaren lehenengo edizioa. Etxebarriko Udalak eta ArcelorMittal Etxebarri enpresak martxan jarri egin dute Berrikuntzako Plan Estrategikoaren bigarren erronkaren barruan kokatutako ekimen hau.

Proiektuaren honen helburua da diziplina berritzaileetan prestakuntza-laguntza ematea eta prestakuntza-zentroen eta enpresaren arteko harremana erraztea, ezagutza teknologikoak partekatuz eta zabalduz, sektore teknologikoko prestakuntza-ekintzen bidez, talentua, komunikazioa, izpiritu ekintzailea eta ikasteko jakin-mina sustatzen lagunduz.

ArcelorMittal Etxebarri Komunitateko 2023ko inbertsio-programaren helburua lantegiak jarduten duen eta langileak bizi diren tokiko komunitatea hobetzeko eta haren garapen sozial eta ekonomikorako aukera ematen duten gizarte-ekimenei laguntzea da, eta proiektu hau hautatu du bere urteko inbertsio-aurrekontuaren parte izateko, 8.700 euroko esleipen ekonomikoarekin.

Proiektuaren helburua da, alde batetik, adinekoentzat STEAM jarduerak sortzea, zahartze aktiboa bultzatzeko, eta, bestetik, Etxebarri BHIko gazteen artean STEAM gaitasunak garatzea. Jarduerak hainbat adinetako bikoteek egingo dituzte, eta ikasleek gazteen trebetasun teknologikoak eta adinekoek ulertzeko duten gaitasuna konbinatuko dituzte.

Metodologiak talde-lan kooperatiboa hartzen du bere gain. Prozesu osoan zereginak batera egiteak komunikazioa eta erabakien adostasuna sustatzen ditu, gatazkak kudeatuz eta taldeko pertsonen rolak ezarriz.

Proiektuaren esparruan garatu beharreko ekintzen tipologiak Etxebarriko Udal Berrikuntza Zentroan (CIME) aurrez aurreko tailerrak eta belaunaldien arteko jarduerak barne hartzen ditu. Horretarako, 2 orduko 2 saio egingo dira astean 2 saiotan.​

Etxebarri, 2011tik Innpulso Sareko kide da. Sare hau Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak emandako "Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria" izendapena duten udalerriek osatzen dute. Era berean, 2021az geroztik, Etxebarriko Udala Hiri Berrikuntzarako Zentroen lantaldeko kide da, Innpulso Sarearen esparruan.

Hiri Berrikuntzarako Zentroen helburu nagusiak pertsonen bizi-kalitatea eta enplegagarritasuna hobetzea, ekoizpen-ekosistema indartzea eta hiri-iraunkortasuna sustatzea dira.​