Getxoko Udalak ireki egin du uda honetan saharar humeak hartzeko izena emateko epea. Ekimen honetan parte hartzeko interesa duten familiek apirilaren 25era arte izango dute epea zabalik. Aurtengo kanpaina 'Uda bateko besarkada' lelopean ospatuko da, eta koronabirusaren pandemiak eragindako egoera dela eta hiru urteko etenaldiaren ondorengo lehenengoa izango da.
Ekimena ATFAL Sahararen aldeko Getxoko Elkarteak antolatzen du, Getxoko Udalarekin elkarlanean, Oporrak bakean kanpainaren barruan. Aldi baterako harrera-programa honetan udalerriko egoiliarrek zein bertan lan egiten dutenek har dezakete parte. 8 eta 9 urte bitarteko saharar haurrei udan Aljeriako Tindoufeko (Aljeria) errefuxiatuen kanpamenduetako errealitate gordina ahaztu ahal izateko aukera eskaintzen die programak.
Gizarte Kohesioko zinegotzi Carmen Diazek nabarmendu du, “ekimen honen bidez haur sahararrak udako hilabeteetan errefuxiatuen kanpalekuetatik kanpo bizi ahal izatea bilatzen dugu. Saharako eta gatazkako baldintza gogorrak gogortu egiten dira uztailean eta abuztuan, tenperatura altuak direla eta. Horregatik, haurrek jarduera ludikoetara, mediku-azterketetara eta kultura-ondasunetara hurbiltzeko aukera da ekimena. Hori dela eta, getxotarrei dei egin nahi diegu parte hartzera animatzeko”.
Egitarauaren helburuak dira adingabekoen oinarrizko beharrizanak asetzea aipatutako hilabeteetan; azterketa mediko orokorra, begietakoa eta hortzetakoa ahalbidetzea; beren bizilekuko klima gogorra pairatzea ekiditea, tenperaturak 55ºCra iritsi ahal direlako; trukaketa kulturala, eta getxotarren artean Saharako herriak bizi duen egoeraz sentsibilitatea sortzea.
Ekimenaren ezaugarriak
- Saharako umeak familietan integratzen diraeta apurka-apurka beraien bizimoduetaraohitzen dira.
- Udan zehar zenbait jarduera egiten dituzte: txangoak, zaldi gainean ibiltzea, Sahararen Eguna Algortako jaietan, herri-bazkariarekin, eta abar. Jarduera horietan Saharako umeek eta beraiek hartzen dituzten familiek partehartu ahal izaten dute.
- Aldian behingo topaketak egiten dira, familiak modu boluntarioan joan daitezen eta elkartearekin eta gainerako familiekin iritziak trukatzeko.
- Begirale bat dago, edozer gauza gertatuz gero familiek berarenganajo dezaten.
- Saharar umeei eta beraiek hartzen dituztenfamiliei Getxo Kirolakeko txartela emango zaie harrera hilabeteetan, instalazioak erabili ahal izateko, baldin eta familiak Getxo Kirolakeko bazkide ez badira.
Urtero bezala, Udalak, besteak beste, honako gastu hauetarako ematen du diru-laguntza: kanpamentuetatik etortzeko eta joateko bidaiarako, txangoetarako eta ekitaldietarako. Pertsona interesatuek izen-ematea egin edo informazioa eska dezakete 658 751 359 / atfalgetxo@gmail.com helbidean edo Getxoko Udaleko Lankidetza sailean, 94 466 00 17 / lankidetza@getxo.net helbidean.
Karabanaren balantzea
Aurten 1826 kilo elikagai eta oinarrizko produktu higieniko bildu dira saharar herriaren aldeko Euskal Karabana Solidariorako. Getxoko Udala ekimen horrekin elkarlanean ari da, Aljeriako Tinduouf kanpamentuetan errefuxiatu sahararrek bizi duten elikadura-krisia arintzen laguntzeko. Bilketa udalerriko ikastetxeetan eta Getxo Kirolakeko instalazioetan egin da.