Sestaoko La Benedicta kiroldegiak maila handiko boxeo borrokaldiak jasoko ditu larunbat honetan. Bertan Unai Caro, hiru aldiz Espainiako txapelduna, Europako txapelduna, kontinentearteko txapelduna eta iberiar txapelduna, jatorri brasildarra duen Waldison Silva frantziarraren aurka arituko da muay thai WKN-ko munduko titulua lortzeko.

“Hirugarren aldiz jokatuko dut titulu hau. Lehen aukera beste frantziar baten aurka izan zen, borrokaldi ona egin nuen, baina puntutan galdu nuen. Bigarren saiakera Japonian izan zen eta han ere puntutan galdu nuen borroka oso parekatu batean. Orain, hirugarrenean, azkenean garaipena iristea espero dut”, adierazi zuen borrokalariak atzo, osteguna, Max Ocio merkataritzagunean egindako aurkezpenean.

Gorka anaiak, lau aldiz Espainiako txapeldun eta junior mailako Europako txapeldun izandakoak, Paulo Melo portugaldarraren aurka borroka egingo du Europako ISKA titulua lortzeko. Caro sagako gaztea ilusioz gainezka agertu zen etxean eta bere ikusleen aurrean borrokatzeko: "Azkenean Europako Txapelketa jokatzeko aukera iritsi zait eta gainera Sestaon. Borrokaldi honi gogo handiz egingo diot aurre, ilusio handiz nago, eta anaiak jokatzen duen titulua eta nirea etxean geratu behar dira, asko entrenatu garelako eta merezi dugulako.”

Kiroletako zinegotzi Jesús Amenedok Caro familiarekin eta Kwoon Shaolin gimnasioko talde osoarekin bat egin zuen gaualdi honen aurkezpenean. Zinegotziak muay thai arte martzialean bi anaiek lortu dituzten arrakastak goraipatu zituen, euren borrokaldietarako zortea opa zien eta hauxe adierazi zuen: “Sestao Kirolak taldearentzat pozgarria da hain txapelketa garrantzitsua herrian hartzea”.

Emanaldia osatuko duten beste borrokaldiak hauek izango dira: Sabri vs Vivancos, Essadiki vs Lobo, Larabi vs Ruiz, Mendiola vs Morris eta Gonzalez vs Ouhraichou.