Euskadiko lehenengo katu-jardunaldiak jasoko ditu Barakaldok apirilean
Barakaldok Euskadin ospatuko diren lehenengo katu-jardunaldiak, Katualdiak izenekoak, jasoko ditu apirilaren 1ean eta 2an, larunbata eta igandea, konkretuki. Barakaldoko Udaleko Garapen Jasangarri eta Ingurumen Naturala sailak antolatutako ekimen hau BIC Bizkaia Ezkerraldean ospatuko da.
Katuen ongizatea zertan datzan ezagutaraztea da Katualdiak-en helburua, batez ere kale-katuena eta katu komunitarioena: katu-koloniak zaindu eta babesteko estrategiei buruzko topagune bat, katuen, gizakien eta bioaniztasunaren arteko bizikidetza antolatu eta hobetzeko eta erakundeen, enpresen eta gizarte zibilaren arteko eraikuntza-aliantzak sortzeko.
"Prestakuntza-, dibulgazio- eta kontzientziazio-premiatik sortu da Katualdiak. Lehenengo topaketa honetan, kolonien eguneroko kudeaketaren alderdi legalak, albaitaritzakoak eta praktikoak landuko ditugu, eta, horretarako, Euskadiko beste udalerri batzuetako esperientzia zehatzak partekatuko dituzten adituekin egongo gara, baita Estatuko gainerako udalerrietakoekin ere", adierazi du Carlos Fernández Barakaldoko bigarren alkateordeak.
Katualdiak-en, zubiak eta elkarlana eraikiko ditugu erakunde, elkarte eta herritarren artean, guztion artean gure kaleetan bizi diren katuen ongizatea bermatzeko, gure herri eta hirietan elkarrekin erraz bizi gaitezen. Izan ere, gure faunaren eta hiri-paisaiaren parte dira kale-katuak. "Ohituta gaude haiekin bizitzen, eta gure eguneroko bizitzaren parte dira", adierazi du Barakaldoko Udaleko Garapen Jasangarria eta Ingurune Naturala Arloko zinegotzi Alba Delgadok.
Horrela, bada, apirilaren 1ean, larunbata, eta 2an, igandea, mahai-inguruak eta tailer didaktikoak egingo dira kolonien eguneroko kudeaketaren alderdi legalak, albaitaritzakoak eta praktikoak taxutzeko, BIC Bizkaia Ezkerraldean. Ikuspegi etiko eta praktikotik abiatuta, arreta berezia jarriko zaio HA/CES metodoari (Harrapatu, Esterilizatu eta Askatu): katu-populazioen kudeaketa integraleko eredu honek pixkanako murrizten du katu-kopurua, eta haien ongizatea hobetzen.
Parte-hartzaileen izenen artean nabarmendu beharrekoak dira: Mercedes Vara, FdCATSen sortzaileetako bat eta Kordobako HEAren koordinatzailea; Xabier López, Legazpiko Udaltzaingoko burua; Tania Velasco, Katu Medikuntzan akreditatua; María Gonzalez Lacabex, Animalex Animalia Zuzenbidean aditutako abokatuen bulegoko zuzendaria; edo Los cuatro de la empanadilla, estualdian diren katuak erreskatatzeko eta salbatzeko talde gisa autoizendatzen direnak.
Jardunaldi horiek doakoak dira, baina parte hartzeko beharrezkoa izango da izena ematea.
Temas
Más en Bizkaia
-
Encuentran un zorro paseando de madrugada por Galdakao
-
“Un borracho se quedó dormido en el local, le movía y no reaccionaba”
-
Reservas fantasma: en Bizkaia casi nadie planta a los restaurantes
-
“En el bar ha pasado de todo, desde una pareja haciendo el amor en el baño hasta gente dormida en la puerta”