Galdakaok ekitaldi berezi bat jasoko du igande honetan, martxoak 12. Goizeko 10.00etatik aurrera, Duatloi Txikia egingo da. Koronabirusaren pandemiak eragindako etenaldia kontuan izan gabe, zazpigarren urtez jarraian egingo da proba hau.

Bizkai kalean, Urreta kiroldegiaren inguruan, egingo den lasterketan, haur kirolariek (250 guztira) korrika egin eta pedalei eragin beharko diete, adinaren arabera distantzia ezberdinetan.

Hauek dira adin talde bakoitzaren ordutegia eta distantziak:

  • 10:00etan: 2009-2010 urteetan jaiotakoak. Distantzia: 600 metro korrika – 2.000 metro bizikletan – 300 metro korrika
  • 10:30ean: 2011-2010 urteetan jaiotakoak. Distantzia 400 metro korrika – 1.000 metro bizikletan – 200 metro korrika
  • 11:00etan: 2013-2014 urteetan jaiotakoak. Distantzia 250 metro korrika – 700 metro bizikletan – 125 metro korrika
  • 11:30ean: 2015-2016 urteetan jaiotakoak. Distantzia: 200 metro korrika – 700 metro bizikletan – 100 metro korrika

Izen emateak webgune honetan egin daitezke. Partaide bakoitzak 5 euro ordaindu behar izango ditu izena emateko. 

Kirol froga honek trafikoan eragina izango du eta Udaltzaingoa arduratuko da hori antolatzeaz.

Aste Santuko kirol udalekuak, martxan

Bestalde, Galdakaoko Udaleko Kirol arloak martxan jarri ditu Aste Santuko kirol udalekuak, 5 eta 12 urte arteko galdakoztarrei bideratutakoak. Aste Santuko bi asteetarako prestatu dira udalekuak: apirilaren 3, 4 eta 5ean izango da lehen txanda, eta bigarrena, apirilaren 11, 12, 13 eta 14an. Gaur zabaldu da udalekuetarako izen emateko epea.

Jarduerak Unkinako eta Urretako kiroldegietan izango dira, 09:00etatik 14:00etara, eta haurrak ekarri eta eramateko zerbitzua ere egongo da, 08:30etik 09:00etara eta 14:00etatik 14:30era bitartean.

Honakoak izango dira prezioak, haur bakoitzeko:

  • Lehenengo astea: 42 euro abonatuentzat eta 50 euro ez abonatuentzat.
  • Bigarren astea: 56 euro abonatuentzat eta 67,20 euro ez abonatuentzat. 

Izen-emateko epea gaur zabaldu da, eta aurrez aurre egin ahal izango da Urreta eta Unkinako kiroldegietan. Ekintza aurrera eramateko, gutxienez 20 umek eman behar dute izena. Informazio gehiago nahi izatekotan, kiroldegietako harrera kontroletan emango da.