Síguenos en redes sociales:

Barakaldoko Udalak jarduera-programa oso bat jarriko du abian 12 eta 18 urte bitarteko neska-mutilentzako Aste Santuan

Barakaldoko 12 eta 18 urte bitarteko neska-mutilek hainbat jarduera izango dute haien eskura Aste Santuko eskola-oporraldian. Gazteriak Deba ibaiaren jaitsiera, dantzako prestakuntza-jardunaldiak, gaminga eta topalekuetako tailerrak izango dituzte bere esku. Ekimena Barakaldoko Udaleko Gazteriako Zerbitzua atera du aurrera.

Martxoaren 31tik aurrera apirilaren 14ra arte, 12 eta 18 urte bitarteko gazte barakaldarrei zuzenduriko jardueren denboraldia zabalduko da Gurutzetako Zentro Zibikoan. Jardueren artean nabarmentzekoak dira Deba ibaiaren jaitsiera, dantzako prestakuntza-jardunaldiak, gaminga eta topalekuetako tailerrak. 

Udaberriko Gunea deituriko jardueren gaztegunean, 12 eta 18 urte bitarteko gazteek parte hartzeko zenbait jarduera izango dira Barakaldoko topalekuetan, kale eta plazetan, baita proiektuaren ohiko parte-hartzaile diren Giltzarri Plataformako gazteekin egingo diren ibilaldi eta txango multzoa ere. Ibilaldietan, eskaladan hasteko Climatera irteera eta Deba ibaiaren jaitsiera kanoaz dira azpimarragarrienak. Apirilaren 4an eta 13an, hurrenez hurren.

Horrez gainera, hainbat prestakuntza jardunaldi antolatu dira:

  • Apirilaren 3an eta 5ean: URBAN DANCE STYLES. Dantza urbanoak interes bizia sortu neska-mutil barakaldarren artean. Prestakuntza ekintza honen bidez poppin eta urban dance estiloetako master class multzo bat eskeiniko da, aipatu estiloetako irakasle adituekin. Clara Campoamor Zentro Zibikoan. Ordutegia: 11:00-13:00. Prezioa: dohainik.
  • Apirilaren 11, 12, 13 eta 14an: BISONS ECLUB GAMING JARDUNALDIAK "Nerabe barakaldarrei Gaming sektorea eta teknologia berriak modu hezitzaile eta desberdinean ezagutzera ematea da jarduera horren helburua, Euskal Herrian erreferete den E-Spots ekipoaren bitartez. Hori guztiori, PLAYSMART leloa bultzatuz egin nahi dugu, bideojokoen erabilera eta kontsumo arduratsua zabaltzeko", azaldu du Gazteriako zinegotzi Jonathan Martínek. Jardunalietan hainbat eduki jorratuko dira, hala nola errealitate birtuala, torneoak, lehiaketak eta beste askoz gehiago, BISONS ECLUBen eskutik. Barakaldoko topalekuan. Ordutegia: 11:00-13:00. Prezioa: Dohainik.

Programa:

  • Apirilak 11, asteartea jokoak, dronen zirkuitua eta quizz lehiaketa
  • Apirilak 12, asteazkena: VR betaurrekoen bidez metabertsoa aztertzen
  • Apirilak 13, asteazkena: zirikatzeko mintzaldia eta quizz lehiaketa
  • Apirilak 14, osteguna: FIFA23 Torneoa eta Quizz Lehiaketa Handia