Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Ostalmologiako pazienteek harrera unitate berria izango dute, non haiek eta beren laguntzaileak artatzeko espazioa efizienteagoa eta seguruagoa izango den. Harrera unitate berri honetan pazienteak gehiago parte hartuko du bere prozesu kirurgikoan eta denbora gutxiago itxaron beharko du bai ingresuan bai altan.

Gainera kirurgia aurreko prestaketarako, kirurgiarako eta kirurgia ondoko zainketetarako behar den guztia dauka espazio integratu batean. Espazio horretan, pazientea eta haren laguntzailea pazientearen beraren segurtasunean inplika daiteke. Horretarako, informazioa hobetu da eta espazioa bera humanoagoa da, giro atsegin bat sortu baita. Neurokirurgiako pazienteak ere unitate berri horretan artatuko dira, horien operazio-gelatik gertu baitago.

Gainera, zirkuitu berriari esker, pazienteen harrerako unitate orokorraren fluxua arinduko da. Beraz, hobetu egingo da pazienteak bloke kirurgikora sartzeko zirkuitua.

Espazio hori eta bertan egiten diren prozedurak diseinatzeko orduan, The Joint Comissionen sei nazioarteko segurtasun-helburuak betetzea hartu da aintzat. Hona helburuok:

  • Pazientea zalantzarik gabe identifikatzea.
  • Komunikazio eraginkorra.
  • Arrisku handiko medikamentuen segurtasuna.
  • Kirurgia edo prozedura segurua bermatzea.
  • Osasun-arretari lotutako infekzioen arriskua murriztea.
  • Erorikoen ondoriozko kalteen arriskua murriztea.

Horrez gain, minaren arreta lantzeko, The Joint Comissionen tratamendu-protokolo estandarizatuak eta hobetzeko arloak eta kalitate-estandarrak ditugu.

Zerbitzu Kirurgikoetako zuzendariorde mediko Ainhoa Epalzak dienez: «Espazio honetan, senidea pazientearen zainketetan eta segurtasunean inplikatu ahalko da; zehazki, kirurgiaren lateralitatearen markaketan lagundu ahal izango du. Esate baterako, eskuineko begiaren kataraten kirurgia bat programatuta baldin badago, segurtasun-maximetako bat da gune zuzena markatzeko prozedura egitea da. Profesional sanitarioek pazientearekin egiaztatu behar dute. Guk senidea ere inplikatuko dugu lateralitatearen markaketan; horrela, interbentzioren egiaztapen hirukoitza egingo da».