Zientziako Emakumearen eta Neskaren Nazioarteko Egunaren karietara, Barakaldoko 53 saltokik haien erakus-leihoak modu espezialean apainduko dituzte,  Zientzia eta Teknologiaren esparruko 12 emakume ospetsuren lana erakutsiz. Ekimen hau Barakaldoko Udalak, Elhuyarrek, ABK eta Sanbi Dendak sustatu dute.

"Arrazoiak arrazoi, gizarteak bizkarra eman izan dio beti emakumearen zereginari zientzian, eta akats horren ondorioz, neskato gutxiagok hartzen du parte alor horretan"; horri, ordea, erremedioa jarri behar diogu", adirazi du alkate Amaia del Campok aurkezpenean. "Ekimenaren bidez herritarrak emakumeek izan duten, eta, batez ere, etorkizunean izan behar duten garrantziaz jabetu daitezen laguntzen dugu, haiek zientzian jardutea behar baitugu", ziurtatu du.

Lantegi-herriko 53 saltokik hartzen du parte Otsailak 11 Erakus-leihoak ekimenean, eta indarrean izango da otsailaren 13ra arte, astelehena, zientzaren, teknologiaren, ingeniaritzaren eta matematiken eremuetan emakumeek bete-betean eta berdintasunez parte-hartzearen aldeko mezua aldarrikatuz, jende gehiagorengana irits dadin.

Parte hartzen duten lokaletako bakoitzak antolakuntzak aukeratutako 12 zientzialarietako bat omenduko du. Zehazki, honako hauek: Mari Luz Esteban Galarza, medikua eta antropologoa; Maryam Mirzajani, matematikaria; Estibaliz Apellaniz Ingunza, geologoa; Emma Roca Rodríguez, biokimikaria; Dorcas Muthoni, Ingeniari informatikoa; Homira May Rezai, medikua; Melissa Cristina Márquez Villalobos, itsas biologoa; Amaia Arranz Otaegui, historialaria eta arqueobotanika; Sally Ride, NASAko fisikari eta astronauta; Maddi Astigarraga Bergara, ingeniari biomedikoa eta zientzia-ilustratzailea; Ainara Sangroniz Agudo, kimikaria; eta Katalin Karikó, biokimikaria...

Gainera, herritarrek ginkana berezi batean parte hartu ahal izango dute, emakume horiei buruzko datu gehiago ezagutzeko. Horretarako, Actionbound aplikazioaren bidez, interesdunek atxikitako saltokietan jarritako emakume zientifikoen kartelak bilatu beharko dituzte, haietako bakoitzaren QR kodea eskaneatu eta beren gailuetan agertuko zaizkien galderei erantzun.Ikertzaileei buruzko irudiak Bizilaberen webgunean jarriko dira, haien lanari buruzko informazioarekin batera. Bertan, emakume horien bizitza, ibilbidea eta aurkikuntzak jasoko dira.

Otsailaren 11ko Erakusleihoetan parte hartzen duten establezimenduen zerrenda eskuragarri dago Inguralderen webgunean, mapa interaktibo baten bidez. Barakaldon ez ezik, Bilbon, Abanto-Zierbenan, Mungian, Elgoibarren, Deban, Beasainen eta Donostian ere garatuko da ekimena, guztira 218 saltokik parte hartuta.