Azaroaren bukaera ospakizunen garai da Mundakan. Izan ere, asteburu honetan Santa Katalina jaietan murgilduko dira herritarrak. Tradizioari jarraituz, igandean makailo txapelketa izango da Lehendakari Agirre plazan, nahiz eta egitarauak beste zenbait gozagarri izango dituen. Besteak beste, Txilipitxeruek elkarteak antolatutako kontzertuak, umeentzako jolasak edota Mundaka Art deritzon ekimena.

Azaroaren 26an eguna goiz hasiko dute mundakarrek, 11:00etan txistularien kalejira izango baita eta ondoren Isla kale kiroldegian umeentzako jolasak izango dira. Eguerdian Santa Katalinako baselizan ospatuko den mezarekin amaituko da goiza. Eta 17:00etan Mundaka Art izenburuko ekitaldia izango da plazan, 19:00etan Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguneko elkarretaratzeari ekingo zaio, eta 20:00etan Eingo erromeria Ibiltaria ibiliko da kalerik kale. Azkenik, gaueko 21:00etan hasiko dira Elortegi Anaiak, Kolpers eta Joxpak eskainiko dituzten kon-tzertuak. Hurrengoko jardunaldian, azaroaren 27an, goizeko 10:00etan makailo txapelketaren hasierari ekingo zaio. Kazuelen aurkezpenaren ondoren –13:00– sariketa izango da.