Ermua Antzokiak lau film proiektatuko ditu aste honetan
Astero bezala, Ermuko Udalak ezagutzera eman ditu asteburuari begira Ermua Antzokian eskainiko diren filma. Ohi moduan, aste honetan lau film proiektatuko dira ostegunetik igandera bitartean.
Zineklubeko saioak ekingo dio asteko programazioari, Isaki Lacuestak zuzendutako Un año, una noche lanarekin. Benetako gertaeretan oinarritutako drama hau atentatu terrorista batetik bizirik atera zen Ramón Gonzálezen Paz, amor y death metal eleberriaren egokitzapena da. Ramón eta Céline bikote gazte bat da, Parisko Bataclán lokalean dagoena 2015eko azaroaren 13ko gauean. Eraso terroristan, biek lortzen dute, bakoitzak bere aldetik, musikarien kamerinoan sartzea eta han babestea. Irtetean, ez dira jada berdinak izango. Un año, una noche ostegunean emango da 20:30ean.
Zinema komertzialak bi film eskainiko ditu asteburuan. Lehenengoa Black is Beltza II: Ainhoa da, Fermin Muguruzaren animazio lan ezagunaren jarraipena. Ainhoa mirariz jaio zen La Pazen, Bolivian, Amanda ama ustezko atentatu parapolizial batean hil ondoren. Kuban hazi zen eta 1988an, 21 urterekin, Euskal Herrian zehar bidaia iniziatiko bat hasi zuen bere aita Manexen sorterria ezagutzeko. Gatazka errepresibo betean, Josune kazetari konprometitua ezagutuko du, eta berarekin batera Libanon, Afganistanen eta Marseillan bidaiatzen jarraituko du. Gerra Hotzaren azken urteak dira, eta biak narkotrafikoaren sareen mundu ilunean murgilduko dira, bai eta sare politikoekin dituzten lotura estuetan ere. Black is Beltza II: Ainhoa euskaraz gaztelerazko azpitituluekin emango da larunbatean 19:30ean eta astelehenean 20:30ean.
Asteko bigarren film komertziala Santiago Mitreren Argentina 1985 izango da. Ricardo Darín, Peter Lanzani, Alejandra Flechner eta Carlos Portaluppi aktoreek Julio Strassera, Luis Moreno Ocampo eta bere talde juridiko gaztearen benetako istorioan inspiratutako drama hau hurbilduko digute. Argentinako diktadura militar odoltsuena, erlojuaren kontra eta etengabeko mehatxupean, salatzera ausartu ziren. Daviden borroka Goliaten aurka, gutxien espero ziren heroiekin. Publikoaren saria film onenari Donostiako Zinemaldian, Argentina 1985 Ermura iritsiko da larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean.
Haurrentzako zinemari dagokionez, igandean 17:00etan Hopper oilaskoerbia animaziozko euskarazko filma proiektatuko da. Filmak Hopperren istorioa kontatzen du, Pedro erregearen seme adoptatua, erdi oilasko eta erdi erbi jaio zen abenturazale ospetsua. Ezberdintasunak alde batera utzi eta onartua izan nahian, Hopper abentura zirraragarri batean murgilduko da Abe morroi leialarekin, dortoka sarkastiko batekin, eta Meg borroka-arteetan aditua den mofeta ausart batekin.