Datorren larunbatean, urriak 8, Ermuak ipuin-kontalarien denboraldi berria hasiko du. Hilean bi saio eskainiko ditu, larunbatetan, Lobiano Kultur Gunean. Saio horien helburua udalerriko haurrak irakurketara animatzea eta ipuinen mundua umeei hurbiltzea, ahozko transmisiotik eta emoziotik. Aurreko urteetan arrakasta handia izan zuten saio hauek, umeen eta haien familien partetik harrera bikaina izan baitzuten.

Hileko lehen saioa ingelesez izango da, Story Time zikloaren barruan, eta azkena, Arratsaldean kontu kontari, euskaraz. Saio bakoitza adin tarte jakin bati zuzenduta egongo da: ingelesezkoak, 4 eta 9 urte bitarteko haurrentzat, eta euskarazkoak, 3 eta 8 urte bitarteko haurrentzat.

Ipuin kontaketa guztiak 17:30ean hasiko dira. Sarrera doakoa da, baina aurrez tokia erreserbatu behar da liburutegian, 943 17 92 12 telefono zenbakian, WhatsApp bidez edo e-mail bat bidaliz biblioteca@udalermua.net helbidera, haurraren izen-abizenak eta adina adieraziz. Plazak izen-emate ordenaren arabera esleituko dira.

Saio bakoitzerako plazen erreserba ipuin kontaketa egiten den aste bereko astelehenean hasiko da. Hiruhileko honetarako programatutako kontaketak honako hauek dira:

  • Urria
  • Larunbata 8: Dinosaurs in space, Hannah Berryrekin
  • Larunbata 23: Flobin piraten ipuinak, Xabier Flamariquerekin
  • Azaroa
  • Larunbata 5: Chop Chop Soup, Virginia Morionesekin
  • Larunbata 19: Basoaren taupadak, Birjiñe Albirarekin
  • Abendua
  • Larunbata 3: The Cat Who Got Lost at Sea, Hannah Berryrekin
  • Larunbata 17: Oihaneko erregea, Lur Usabiagarekin