Argi-kutsaduraz ohartaraziko dute Urdaibain
Mundu mailako hegaztien eguna ospatuko dute gaur Urdaibai Bird Centerren
Argi-kutsadurak hegaztiengan sortzen dituen ondorio negatiboez ohartarazteko eguna izango da gaur Gautegiz Arteagako Urdaibai Bird Center eraikinea¡n biziko dena- Bertako arduradunek azaldutakoaren arabera, “munduan mailan argi artifiziala % 2 inguru handitzen ari da urtean, eta badakigu hegazti-espezie askorengan eragin negatiboa duela”. Eta hegaztien mundu mailako egunean, ekimen ezberdinak antolatu dituzte, jendartea kontzien-tziatzeko.
Bada, gaurkoan, 11: 00etatik 19: 00etara egongo da zabalik zentro eta sarrera doakoa izango da. “Bird Center-eko behatokitik, Urdaibaiko paduretatik igarotzen ari diren hegazti migratzaile asko” ikusteko aukera paregabea izango daitezke. “Orain arrano arrantzale asko ari zaizkigu bisitatzen hegoalderako bidean, eta hemen dugu gure bihotzetatik bereziki gertu dagoen bat, Muxar, Urdaibain negua igarotzen duen arrano arrantzalea. Gozamena da arrantzan, apaintzen edo urmaeleko zuhaitz batean lo egiten ikustea”.
“Zentroa 19.00etan ixten den arren, naturaz gozatzen jarrai daiteke. Urdaibaiko padurako iluntasunak ere badu bere xarma. Urriaren 1eko gauean, basa-bizitzaz gozatu ahal izango duzu gure kamerekin zuzenean”, diotenez. Azkenik, Bird Centerreko jertseak ere zozketatuko dira bisitarien artean.
Más en Bizkaia
-
La EHU defiende su sistema de control de la PAU ante las críticas por las calificaciones
-
En imágenes: III Edición del encuentro CB113 Emprende que organiza Cecobi en Bilbao
-
Nueve estudiantes de Boise inauguran el primer campus transoceánico de la EHU
-
Ibarrangelu encara la recta final del diagnóstico de su Plan General