Síguenos en redes sociales:

Bost salaketa Getxon alkoholaren eta drogen eraginpean gidatzeagatik

Asteburu honetan, ostiraletik igandera bitartean, bost pertsona salatu egin ditu Getxoko Udalak baimendutako alkohol-tasa gaindituta gidatzeagatik eta drogetan positibo emateagatik.

Ostiral gauean, abuztuaren 26an, bi pertsonak positibo eman zuten udalerrian ezarritako alkohol-drogen prebentziozko kontrol batean. Lehenengo kasuan, drogak hartuta gidatzen zuen gidari bat izan zen, eta bigarrenean, berriz, baimendutako alkohol-tasa hirukoizten zuen gizon bat. Araudiak ezartzen duen bezala, zazpi aldiz eskatu zitzaion bigarren proba egiteko; izan ere, uko egin zion proba egiteari, eta eginbideak bideratu zitzaizkion ustezko bi delitu egiteagatik: bat edari alkoholdunen eraginpean gidatzeagatik, eta bestea, alkoholemia-proba egokiak detektatzeari uko egiteagatik.

Larunbat goizaldean, hilak 27, beste bi pertsona salatu zituzten substantzia estupefazienteen eraginpean gidatzeagatik, eta atzo hilak 28, igandea, beste gidari bat salatu zuten eta haren ibilgailua ibilgetu alkoholean positibo emateagatik, baimendutako tasa bikoizten zuelako.

Udaltzaingoak gogorarazi du alkoholaren eta/edo drogen eraginpean gidatzea oso arriskutsua dela bide-segurtasunerako, bai gidariarentzat eta berarekin autoan doazen gainerako lagunentzat, baita gainerako bide-erabiltzaileentzat ere. “Kasu askotan, ikusten dugu ibilgailu horietan badirela beren borondatez probak egiten dituzten lagunak, eta emaitza negatiboa ematen dutela”, adierazi dute poliziatik.

“Dei egin nahi diegu pertsona horiei, eta esan EZ bidaiatzeko alkoholdun edariak eta/edo drogak kontsumitu dituen gidariaren ibilgailuan. Haiek izatea bidaiatzeari uko egiten diotenak, eta are gehiago, autoa EZ hartzeko konbentzitzen dituztenak”.