Urtero bezala, Ermuko Udalak martxan jarriko du hasi berri den hilabete honetan aurreko urteetan harrera bikaina izan duen udako zinema. Lehenengo saioa gaur bertan eskainiko da.
Udako eta kalean gozatzeko zinea gehiengoak opor izan ohi dugun hilabetearen estreinaldiarekin iritsiko da aurten. Astelehen honetan, abuztuaren 1ean, lehenengo asterako aurreikusita dauden bi proiekzioetatik –astelehen eta asteazkenetan- lehena eskainiko da. Saioak izango ditugu abuztuko lau asteetan, Orbe Kardinalaren plazan, gaueko 10etatik aurrera. Euria egiten badu, Santiago parrokia-elizako arkupeetara eramango da saioa.
Programazioari gaur gauean emango zaio hasiera "Jojo Rabbit" izenburuarekin. Taika Waititi zuzendari eta gidoilariak 2019an, pandemiaren aurretik, estreinatutako izenburua da. Ordubete eta hiru laurden irauten duen drama, luzea.
Mamiaren laburpena
Jojo "Rabbit" Betzler gazte alemaniar bakarti bat da, bere mundua hankaz gora ikusten duena bere ama Rosiek (Scarlett Johansson) bere teilatupean neskato judu bat ezkutatzen duela jakiten duenean. Bere lagun imajinariorik onenaren, Adolf Hitlerren beraren laguntza bakarrarekin, Jojok bere nazionalismo itsuari aurre egin beharko dio gerra zentzugabe baten kontraesanekin.
Bigarren proposamena -asteazkena 3-, 'Space Jam. Aro berria' titulua da. Familia osoarentzako animazioa euskaraz. Malcom D. Lee-k zuzendutako ekoizpen iparramerikarra da, bi ordu irauten duena.
LeBron James super izarra Looney Tunesen taldearekin bat egingo du bere semearen bizitza salbatzeko.