“Hegaluzeak gure bizitzan, gure kulturan, gastronomian eta sustraietan” duen loturarengatik, datorren uztailaren 9an, larunbatean, Kantauri itsasotik euskal portuetara heltzen den gutiziak bere egun propioa izangu du Mundakan. Perondo kultur elkarteak antolatuta, “hegaluzearen artisau-arrantza” eta “hain gurea den tradizioa” balioan jartzeko, jardunaldi berezi antolatu dute. Kosta garbiketa, solasaldiak, dastaketa, musika emanaldiak, hegaluze pintxo tour delakoa edota merkatu berezia izango dira gozagarriak.
Ezbairik gabe, hegaluzea da kostaldeko herrietako altxor gastronomiko nagusienetakoa. Baita inguruko ekonomiari izugarrizko balioa ematen diona ere. Eta berau goraipatzeko gogoz, Perondok hainbat ekimen antolatu ditu. Egitaraua kosta garbiketa saio batekin hasiko da, goizeko 08:00etan hasiko dena eta Mundaka Surf Taldearen gidaritzapean egingo dena. Goizeko 11:00etarako GAEA elkarteko Imano Agirrek solasaldia eskainiko di, plasatikoaren inbasioari buruzkoa frontoian. Ostean, 12:00etan, AZTIko Iñigo Onaindiak hegaluzearen markaketa, arrantza eta biologia izango ditu hizpide. Ustertze-dastaketei dagozkienez, arrantza kontserbek eta txakolinak bere tokia izango dute 13:00etan, Arratsalde partean, bestetik, Rober Garay komikilariak gyotaku-ei buruzko emanaldia eskainiko du. Eta 19:00etan, azkenik, Ismael Alvarez eta Endika Etxebarriak erakustaldia egingo dute. Bestetik, portua jolas-on-tzien arrantza-jardunaldirako gune izango da. Goizean irtenda, arratsaldeko 16:00eta lehorreratuko dituzte egunean zehar arrantzatutako piezak.
Egun osoko jardunaldia
Hala ere, Itsasotik Mundakara ekimenak beste zenbait txoko hartuko ditu. Bada, Talan –eta 18:00etatik hasita– Aiamaren musikarako ordua izango da. Eta Mundaka osora ere hedatuko da. izan ere egunean zehar herriko tabernek hegaluze pintzo ezberdinak eskainiko dituzte. Bestetik, Katius-K Zabal Banda kalerik kale arituko da, kalejira eginez. Eta azkenik, Talan azoka berezia ezarriko da, inguruko kontserba-enpresek, upategiek, artisauek, baserriko gaztategiek, baseritarrek edo kiroal elkarteek eskainiko dituzten produktuekin. Eta Jose Luis Estebanez eta Juan Andres Pelissier arrantzale ohiek hegaluzearen arrantzarako apaerju eta tresnaz osaturiko erakusketa egingo dute.
Egitaraua
“Tradizioa”. “Hain gurea” den tradizioa omendu nahi du Perondo kultur elkarteak Itsasotik Mundakara izenburuko jardunaldia antolatu duenean. Lehenengoz egingo dute ekimen ezberdinez antolatutako eguna.
Egun osoan zehar. Kosta garbiketarekin hasita –08;00etan–, egun luzea izango dute mundakarrek. Tartean solasaldiak –deshidratatutako olagarroak nola egin, gyotakuak, ur gaineko eta lehorreko kostaldeko plastikoaren inbasioa, hegaluzearen biologia eta arrantzaketa...–, dastatze saioak –txakolinarekin–, azoka edota Aimarekin zuzeneko musikaz gozatu ahal izango dute egunean zehar.