Ugao Miraballesko Udalak goi-mailako egitaraua prestatu egin du asteburu honetarako. Hala, hilaren 11n eta 12an, Ugaok bost urtean behin egiten den Erdi Aroko azoka jasoko du. Hala ere, koronabirusaren pandemiak eragindako egoera dela eta, bi urte gehiago luzatu egin da etenaldia.

Gaur goizean, aurtengo programazioaren aurkezpen zehatza egin da udalbatzaaretoan. Ekitaldi honetan parte hartu dute Ekaitz Mentxaka alkateak, Ana Maite Fernández Kultura Zinegotziak eta ekitaldiaren antolatzaile den La Fragua de Vulcano enpresako arduradunek eta kultura saileko teknikariek.

Jaia berreskuratzearekin bat, egun horietan hiri prestu barnetik mugitzeak denboran zazpi mende atzera egin, hiri prestua jaio zen garaira, eta Erdi Aroko giro, usain eta kolore-aberastasunean murgiltzeko sentsazioa ekarriko du, antzinako azoka baten birsortzeak eraginda.

Esan bezala, La Fragua de Vulcano izan da merkatuaren antolaketa kudeatzeaz arduratu den enpresa, eta askotariko 30 postu baino gehiagok osatuko dute. Artisautza, falkoneria, elikadura, erakusketak eta tailerrak haurrentzako txokoarekin, atrakzioekin eta adingabeentzako jolasekin nahasten dira… hori guztia hainbat musika eta antzerki konpainiek animatuta.

Jardueren artean Goraldia nabarmentzen da, piroteknia eta videomapping ikuskizun indartsua, forma, neurri eta kolore desberdinetako argien eta efektu pirotekniko hautatuen konbinazio erakargarri batean datzana. Larunbatean, hilak 11, izango da, 22:30etan, eta udaletxeko fatxadan proiektatuko da.

Ostalaritza ‘Pintxoaren Ibilbidea’rekin batuko da ospakizunetara. Eta elkartutako dendek beren saltokietan kontsumitu beharreko bonoak zozketatuko dituzte, merkatuko postuetan erosketa bidez banatuko diren txartelen bidez.

“Herria oso hunkituta dago azokaren ospakizunarekin, ez dut zalantzarik auzokideek beren onena emango dutela eta arrakastatsua suertatuko dela. Bost urtean behin antolatzen den festa da, eta, beraz, beti iristen gara gogo handikin. 2020an ospatu behar zen, baina ezinezkoa izan zen. 2021an, berdin. Hori dela eta, aurten oso giro berezia nabaritzen dugu”, adierazi du Ekaitz Mentxaka alkateak.

Bestalde, Ana Maite Fernándezek azpimarratu duenez, programatutako jarduera guztien helburua da “hiribildua XVI. mendean bageunde bezala girotzea, ospakizunetan zehar eguneroko arazoez ahaztea, gure artean elkartzea eta dibertitzea. Aurten azokak bultzada emozional garrantzitsua eman behar digu, bi urteko pandemiaren ondoren. Eta noski, bultzada ekonomikoa. Garai zailak igaro izana, edo igarotzen aritzea, betiko ilusioari plus hori gehitu behar zaio”.

“Asteburu honetan Ugao-Miraballesera hurbiltzen direnei asko gozatuko dutela ziurta diezaiekegu, bai jarduerez bai giroaz. Oso esperientzia polita da, eta aurtengo edizioa guztion oroimenean markatuta geratuko da; beraz, ez dago aitzakiarik ez hurbiltzeko”, amaitu zuen alkateak.