Euskara errotutako hizkun-tza da, harria bezain sendoa eta Euskal Herria abegi herria. Erro, Harri, Har... Abusun euskararekin bat. Jaieguna goiz hasi zen aurtengo Ibilaldia antolatzen duen Abusu ikastolaren inguruan. Beroa eta eguraldi ona, milaka euskaltzale hurbildu ziren goizean goizetik Bilboko auzora, ekitaldiz beteriko egunaz gozatzera. "Izugarrizko giroa bizi izan dugu. Jendez beterik egonda da baina gogoekin hartu dugu euskaren aldeko jaia", aitortu zuen Durangotik Abusura hurbildu zen Jon Martinezek .

Abusuko Ibilaldia. Argazkiak: José Mari Martínez4,2 kilometroko ibilbidean, publikoa banatzen joan zen lau gune desberdinetan. Haurrek, adinekoek eta gazteek ez zuten Ibilaldi hau galdu nahi izan, pandemia baten ondoren, bertaratutakoek gogo handiagoz hartu baitzuten. Maitane goiz joan zen bere lagunekin Bizkaiko ikastolen jaiaz gozatzera. "Izan da garaia. Maskararik gabe eta aire zabaleko jai bat euskararen alde. Primeran pasatu dugu ", esan zuen Galdakaoko gazteak.Bero itogarria ez zen aitzakia izan euskararen aldeko ibilbidea egiteko. "Goiz da beroak ez hiltzeko", azaldu zuen Anek, bere bi semeekin eta lagun batekin hurbildu zen Abusu auzora.Oinetako erosoak, eguzkitako krema eta ur asko izan ziren egun horri aurre egiteko ezinbesteko elementuak. Gazteek kontzertu gunean dantzatzeko aprobetxatu zuten; puzgarrien gunea etengabe saltoka ibili ziren haurrez bete zen; helduenek, berriz, eguzkia hartzeko, abesteko eta txosnen inguruan ogitartekoak jateko aprobetxatu zuten. Jardueren artean, txikienek bizikletaz ere egin ahal izan zituzten ibilbideak. Aitaren laguntzarekin, Julen bizikleta bat hartu zuen egurrezko pasabide batetik ibilbidea egiteko. "Gauza asko daude haurrek egunaz gozatzeko", azaldu zuen Bilboko bizilagunak. Izan ere, euskara babesteaz gain, Abusu auzoak igande ezberdin bat familian, lagunekin edo bikotearekin partekatzeko aukera eskaini zien milaka laguni.Jokin Bildarratz, Hezkuntza sailburuak, atzoko jaiarekin euskara babesteko gonbitea luzatu zien herritarrei. "Bilboko Abusu auzoan euskarak bultzada handia jasoko du gaur. Urteetan lortutakoa izugarria da, baina oraindik badugu zer egina. Elkarrekin. Eguraldi bikaina dugu, animatu zaitezte", nabarmendu zuen Hezkuntza sailburuak. Horrezgain, Bildarratzek gogorarazi zuen euskal gizartea askotarikoa dela eta, horregatik, ezberdinen arteko akordioak behar direla eta horiek gauzatu ahal izateko lan egin behar dela. Maria Luisak 70 urte ditu eta euskara ez jakitea deitoratzen du, baina bere garaian debekatuta zegoen. Orain pozten da bilobek primeran hitz egiten dutelako. "Nik haiekin praktikatzen dut, eta esaten didate: amama, horrela ez da esaten", zioen Leioako bizilagunak, eta atzo ez zuela hutsik egin Ibilaldiarekin zuen hitzorduan.600 boluntario arduratu ziren aurtengo Ibilaldian dena primeran egoteaz. Abusu ikastola hilabeteak zeraman Bizkaiko ikastolen jaia antolatzen eta gaur balantzea egitea tokatzen da. Bestalde, Ondarroan ospatuko den hurrengo edizioan pentsatzen ari dira Zubi Zahar Ikastola ikastolak, beraiek izango dira Ibilaldia 2023 martxan jarriko dutenak. l

25

Así se vive el Ibilaldia

4,2 kilometroko ibilbideanpublikoa banatzen joan zen lau gune desberdinetan.. Maitane goiz joan zen bere lagunekin Bizkaiko ikastolen jaiaz gozatzera.Izan da garaia. Maskararik gabe eta aire zabaleko jai bat euskararen alde. Primeran pasatu dugu "

Ibilaldia erritmoarekin hasten da

Ibilaldia erritmoarekin hasten da

"Goiz da beroak ez hiltzeko", azaldu zuen Anek, bere bi semeekin eta lagun batekin hurbildu zen Abusu auzora.

Gazteek kontzertu gunean dantzatzeko aprobetxatu zutentxosnen inguruan ogitartekoak jateko aprobetxatu zuten. Abusu auzoak igande ezberdin bat familian, lagunekin edo bikotearekin partekatzeko aukera eskaini zien milaka laguni.

Jokin Bildarratz, Hezkuntza sailburuak, atzoko jaiarekin euskara babesteko gonbitea luzatu zien herritarrei. Maria Luisak 70 urte ditu eta euskara ez jakitea deitoratzen du, baina bere garaian debekatuta zegoen. Orain pozten da bilobek primeran hitz egiten dutelako.

600 boluntario arduratu ziren aurtengo Ibilaldian dena primeran egoteaz.