Ugao Miraballeseko Udalak bat egingo du astelehen honetatik, martxoak 28, apirilaren 6ra bitartean ospatuko den Euskal Astearekin. Edizio honen helburu nagusienetariko bat euskal kultura sustatzea da.
Zentzu honetan, herri parte hartzea ardatz duen Euskal Asteak, adin eta gustu guztiei zuzendutako hitzordu ugari izango ditu. Ekitaldi katalogoak jai honetan parte hartzeko proposamenak eta gonbidapenak labur biltzen ditu. 25. urteurren honetak o ekitaldi nagusi etako bat apirilaren 2an ospatuko den Euskal Ezkontza izango da. 2020ko Euskal Ezkontzaren beste edizio bat antolatu zen baina egitasmoak konfinamendu aginduarekin topo egin zuen eta, beraz, bertan behera utzi zen ospakizuna. Aurten 2020ko protagonistekin jarriko da martxan, urte horretan zilarrezko ezteiak ospatu zituen herriko bikote batekin. Kalejira, ezkontza Jane Jauregiko balkoian, ospakizunak kaleetan zehar, herri bazkaria, kalejira erraldoi eta buruhandiekin eta erromeria izango dira besteak beste, egun ikusgarria igarotzeko xedearekin.
A.E.K, Aitama guraso elkartea, CPI Ugaoko eskola IPI, Escuela patinaje artístico, Etorki Dantza Taldea, Gure esku dago, Harile kultur elkartea, Sarea Sound System eta Udaleko Euskara eta Kultura zerbitzuek osatu dute egitaraua martxoaren 28tik aurrera, Axier Lopez Argiako kazetariak eskainiko duen "Ni ez naiz kolonialista" izeneko hitzaldiarekin, apirilaren 3ra arte, Etorki Dantza Taldearen emanaldia plazan dela, jarduerak bata bestearen atzetik ospatuko dira udalerrian.
Martxoaren 31n eta apirilaren 1ean txikienentzako jarduera gehienak garatuko dira. Aste Santuaren bezperan ospatu izan da beti Euskal Astea, baina aurten, egun horietan Korrika herritik igaroko denez, astebete aurreratzea erabaki da, eta euskararen aldeko martxa erraldoiaren hurbiltasunaren aukeraz baliatu honi lotutako jarduerak antolatzeko. Haurrentzako jolasak, kalejira erraldoi eta buruhandiekin, erromeria, txokolatada, dantzak eta kale antzerkia izango dira, ‘Korrika Txiki’ eta guzti. Eta apirilaren 2an saio bat programatu da Mirabatxo kluban.
Aipatzekoa da, halaber, ikastetxeak, aldi berean, ekitaldi eta jarduera bereziak antolatzen dituela, eta horietako batzuk udalerriko herritarrei irekitzen zaizkiela. Aurten, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ezarritako protokoloaren ondorioz, programatutako ekitaldiak ikasleentzat soilik izango dira.