Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea osatzen duten 19 udalerrietan -eskualdeko guztiak, Bermeo izan ezik- “beste herrialde batzuetako 2.493 pertsona daude erroldatuta”, biztanle guztien %8,4 alegia, eskualdeko erakundetik nabarmendu dutenez. Urtero egiten dute txostena, eta zifra hori egonkortu dela ondorioztatu dute. Diotenez, “2021etik 2022ra bitartean erroldatuta dauden atzerritarren kopurua ia ez da handitu, 2.474 lagun izatetik 2.493 izatera, hori da 19 lagun gehiago”. Urtero egiten den txostenak azera ondorioztatu du: azterritik etorritako populazioaren gehiangoa Gernika-Lumon kokatzen dela. “Mankomunitatean bizi diren atzerritarren %75 Gernika-Lumon biltzen dira (1.874 lagun). Udalerri honen biztanleriaren %11 beste herrialde batzuetatik dator”, diotenez
Txostenak agertzen duenaren arabera, “kontuan hartu behar da Espainiako nazionalitatea gero eta etorkin gehiagok jasotzen dutela, batez ere Latinoamerikatik iritsitakoak, eta, horrenbestez, nahiz eta eskualdean bizi izan erroldetan ez direla atzerritar gisa ageri. 2021ean 42 atzerritarrek jaso zuten nazionalitatea”. Beraz, 2.493 pertsona horiei “nazionalitatea jaso dutenak gehitu behar dira: 317 lagun 2013tik”. Eta zenbaki honek gorakada izan duela azken urteotan, non tendentzia bilakatu den. Bada beste fenomeno bat ere, inmigrazioari lotutakoa. Eskualdean jazotako tendentzia azken urteetakoa da. Adibidez, 2005eko tasa orokorra %3,5ekoa zen. Eta iazkoaz, berriz, %8,4ra iritsi da.
Ohiko da nazionalitate bateko herritarrak ugari izatea Busturialean. Ugariena den nazionalitateari dagozkienez, komunitate boliviarra (45), argentinarra (27), ekuadortarra (21), kolonbiarra (18), venezuelarra (17) eta brasildarra (16) dira nagusi, hurrene hurren. Bestetik, Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen txostenaraen arabera, “atzerriko biztanleriaren %58 Europako Batasunetik kanpoko herrialdeetatik etorritakoa da (1.273 lagun) eta Europako Batasunetik etorritako 1.220 biztanleetatik %87 errumaniarrak dira”. Kasu honetan, nazionalitaterik ugarienak hauek dira: errumaniarra (1.062 lagun), marokoarra (138), nikaraguatarra(111), argentinarra (96) eta brasildarra (86), hurrenez hurren.
Profila
Badira ere urtez urterako fluktuazioak ere. Eta Mankomunitateak egindako ikerketaren arabera, 2021ean “gehien handitu diren taldeak” hauexek izan dira: “kolonbiarra (17 lagun gehiago), italiarra (17 gehiago, ia guztiak italoargentinoak). Aldiz komunitate errumaniarra dexente gutxitu da (41 lagun gutxiago)”. Atzerritik etorritako eskualdeko biztanleen profila ere zehaztu dute. Eta honen arabera, “emakumeak eskualdeko etorkin guztien %49 dira”. Bestetik, eta ohikoa den legez -hainbat faktore erabili izan ohi dira berau aipatzeko-, Mankomunitatean bizi diren atzerritarren %75 Gernika-Lumon biltzen dira.
Guztira 1.874 lagun direla zehaztu dute “Udalerri honen biztanleriaren %11 beste herrialde batzuetatik datorrela” jakinarazi dute. “Espainako nazionalitatea jaso dutenek kontuan hartzen badira portzentaia %12,4koa da. Azken hamabi hilabeteotan, erroldatutako etorkinen kopurua apur bat gutxitu da (11 gutxiago)”, azkenik.
“Atzerritarren kopurua ia ez da handitu, 2.474 lagun izatetik 2.493 izatera, 19 gehiago”
Busturialdeko Mankomunitatea