Atorrek eta lamiek, ohiko moduan, Mundakako Aratusteak kolorez bete zituzten atzo. Mundakarrentzat egun hobarik ez dio abesti entzute-tsuak, eta iazkoan ospatu ezin izanik ibilita, gogo bereziz biziao eguna izan zen. Herrian milaka mozorro batuta, jendez blai bete zen eguna, lehen ordutik eta jaiaren amaieraraino. Algararako jardunaldia, koronabirusak eragindako egoera izan zen atzo nagusi, besteak beste gizon eta emakumeen taldeen kalejiretan bete zirenak. Maskarak erabili behar izan zituzten biek ala biek, adibidez. Baina egun borobila izan zen.

Eguerdi partean egin dute agerraldia atorrek. Eta ohitura bete zen. Udalerritik zein kanpoko herrietatik -eskualdeko pertsona nahikoa izan zen; bermeotar asko, baita gernikarak ere- etorritakoak plazan itzaron zituzten zuriz jantzitako kantariak. Eta bertatik, kanta pare bat eskaini ostean, Txorrokopuntarantz jo zuten, gero Goiko kalerantz joateko. Guztien buru zen Gontzal Lopez gaztea, aurtengoan zuzendari lanak egin dituena. Irudirik ikusgarriena, hala ere, Mundakako portuan eman zen, Portutxu aldetik egindako bueltaren ostean. Bertan, bana jarrita, atorrek lerro ikusgarria egin zuten, kanta eskainiz. Helmugarakoa azken txanpa Txopos aldean egin zuten, ostean plazara berria itzultzeko. Euren kalejiraren kanta klasikoenaz eskaini zituzten atorrek, besteak beste Jo ta Ke, Mundakesita si, Enenden Brai, Herrri Maite edota Jo ta KeMundakesita siEnenden Brai, Herrri MaiteAzkakortza Hori bai, aurtengoan ez zuten kanta berririk kaleratu. Entseguak egiteko aukerarik ez da egon aurtengoan. Ezta urteroko liburua eskaini.

Arratsalde partea

Hirurak aldera jo zuten atorrek euren bazkariaz gozatzera. Polikiroldegian batu ziren gizonezkoak, egokitutako txokoan. Eta hiru ordu eskasera kalean ziren jardunaldiko bigarren protagonistak. Beltzez jantzitako lamiek kolorez betetako kalejira eskani zuten, tradiozioari eutsiz. Ehun emakumez osatutako taldea egin zuten, kantei ikusgarritasuna emanez euren dantzen bitartez. Zuriz jantzi zen emakumezko bakarra Marina Etxeandia zuzendaria izan zen. Aurten ezin izan zen atorrekin konpartitzen duten momentua errepikatu, baina gaua helduta izan zen aukerarik Aratusteetako protagonistak batzeko, ordu txikietara arte.

Nola edo hala, eta koronabirusaren egoerari moldatuta, Mundakak beste behin erakutsi zuen egoera ezberdinetara egokitzako duen ahalmena. Eta ederki asko gozatu zuten euren egun handiaz. Beste behin ederki asko ikusi zen mundakarrentzat egun hoberik ez dagoela.