Hainbat modu dira Aratusteak ospatzeko. Milaka kolorezko mozorroekin, zuriz eta beltzez Mundakaren kasuan, ar-tzaren laguntzarekin Markina-Xemeinen egiten duten moduan... Baina argi dagoena da ohiturak betetzeko egunak izango direla, iazkoan kalera irten ezinik egon ostean. Osasun neurriak zaindu beharrean da oraindik biztanlegoa, baina sikieran aukera izango da egunaz ohi bezala gozatzeko. Neguari behar bezalako agurra emateko, egitarau zabalak antolatu dituzte herriz herri Busturialdean eta Lea Artibain.

Tradizioak betetzeko Aratusterik bada, Mundakan ospatzen dutena da adierazgarriena. Kanta zaharrak dioenez, mundakarrentzat egun hobarik ez . Bi pertsonai dira nagusi jardunaldian zehar: atorrak eta lamiak, zuriz eta beltzez herrian zehar goiz eta arratsaldez ibiltzen direnak. Lehenik atorrak irtengo dira goizean, euren kantak eskaintzeko. 150 lagunek osatutako koadrila izango da protagonista, Gontzal Lopez zuzendari izango dutela. Ostean, iluntasuna egiten denean, emakumeen tzanda izango da. Mundakarrek Marina Etxeandia izango dute buru. Euskal Herrian bereizgarri den ospakizuna, aurtengoan hala ere neurri ezberdinak hartuko dituzte. Lehena -eta garrantzitsuena- maskaren erabilera izango da. Bigarrena ez dela kanta berririk aurkeztuko. Jende pilaketak ere ekidin nahi dituzte. Baina eguna ezohikoa izan arren, datorren igandea zirurrenik ordu txikitan amaituko dute mundakara askok.

Mundakaz aparte, Markina-Xemeingo aratustea ere bada aipagarria, tradiozioari tinko eusten dietelako. Egita da gero eta mozorro modernoagoak ikusten direla -ez bakarrik Markina-Xemeinen- baina ohiko ekintza batzuk izango ez diren arren (desfilea, bazkaria eta erromeria, besteak beste), izango da tarterik ondo pasatzeko. Besteak beste, otsailaren 27an fanfarria arituko da kalez kale, giroa berotzen. Eta 12:30ean irtengo dira Zerutxu dantza taldekoak artzaren ikuskizuna eta zaragi dantza eskaintzeko. Hurrengo egunean, otsailaren 28an, Gora Kasete ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da, Plazabarripean.

Bermeoko aratustari dagokionez "aurtengoak, zorionez, ez dira iazkoak bezalakoak izango", nahiz eta neurriak zorrotz betetzera deitu duten. Hala adierazi du Kultura zinegotziak, Alazne Zumetak. Egungo egoerak Kultura saileko zinegotzi Alazne Zumetak. Bada, otsailaren 25ean. Goiko Plazatik aterako dira 20:00tan Kanta Lorue ekimenekoak. Hurrengo egunean, herriko kaleetatik zehar ibiliko dira Coro Rociero Maikako kideak kalejira egiten. Egun berean, 12:30etatik aurrera, Alkartasuna Dantza Taldekoek Lantzeko Inauteria dantzatuko dute herrian zehar. Azkenik, martxoaren 1ean, egun guztian zehar, kalejira egongo da Erroxapeko Martxaren eskutik. Gainera, Goiko Plazan, tostada txapelketa tradizionala egingo da. Azkenik, 17:00etatik 20:00etara Bermeoko Udalak aratusteko mozorroen photocall-a jarriko du Goiko Plazan.

Gautegiz Arteagan ere inauteriak ospatuko dituzte. Kasu honetan, otsailaren 26an, larunbatean, 18:30etatik aurrera, Disko Alai musika taldeak Herriko Plazan eskaniko duen emanaldiarekin. "Gure jaiak eta tradizioak berreskuratzeko unea da, nolabaiteko normaltasuna berreskura-tzeko unea, betiere, jakina, osasun-araudia betez. Horregaitik, festa hau musikrekin eta aire zabalean ospatzea erabaki dugu", azaldu du Juan Felix Naberan alkateak.