250 ikaslek parte hartu dute Basauriko ikastetxeen arteko I. Bideoklip lehiaketan. Zazpi bideoklip aurkeztu dira Basauriko Udaleko Euskara Sailak antolatu duen lehiaketa honetara. Epaimahaiak bideoklip bat saritu du, bi aipamen berezi egin ditu eta lehiaketako maila altua nabarmendu du. Estilo ani-tzeko euskarazko musikara hurbildu eta horren bueltan lantalde dinamika bat sortzea da bideoklip lehiaketa berri honen helburu nagusia.
Antzerkigintza ikastaroaren bidez antolatu eta aurrera atera du programa berri hau Basauriko Udaleko Euskara Sailak. Herriko zazpi ikastetxek parte hartu dute, guztira, 250 ikasletik gora. Abenduan euskaraz 2021 egitarauaren parte izan da lehiaketa eta abenduan bertan sortu dituzte bideoklipak.
“Euskaraz egiten den musika ezagutarazteko asmoz hasi zen ideia hau sortzen. Ikasle batzuk ez zekiten euskeraz estilo guztietako abestiak daudela eta harritu egin dira kanta batzuk entzutean”, aipatu dute Eneko Amezketak eta Sonia Villamorrek, Basauriko Antzerkigintza programako irakasleak, eta egitasmo honen dinamizatzaileak. Ikasle talde bakoitzaren arabera, bideokliparen sorkuntzako atal ezberdinak landu dituzte.
“Jarraian abestiaren hautaketa egin genuen eta, taldearen arabera, ideiak landu ditugu: koreografia, dantza, janzkera, grabaketaren alde teknikoa... Ondo pasatu dute eta giro ona bideoetan islatu da”. Basauriko Udalaren Euskara sailak antolatzen duen Antzerkigintza programaren bidez martxan jarri da I. Bideoklip lehiaketa. Baina asmoa da ekimen hau hazten joatea datozen urteetan, irakasle eta ikasle gehiago inplikatzea. Izan ere, “ekimen bati hasiera ematea da zailena, beraz datorren urterako ekimena indartuko dugulakoan gaude. Oraingoz antzerkigintza programan aritzen garen irakasleok parte hartu dugu. Aurrera begira talde eta irakasle gehiago batzea espero dugu”, aipatu dute lehiaketa honen antolakuntzatik.
Taldeen lan handia
Zalantzarik gabe, ekimen honen gauzarik garrantzitsuena euskara, hizkuntza honetan sortzen den kultura eta talde-lana balioestea izan da. Horregatik, parte hartu duten eskola-talde guztiek egindako lanari balioa eman zaio. Hala ere, lehiaketarako sortutako epaimahaiak bideoklipen originaltasuna, eszenografia eta janzkera arloetan egindako lana baloratu ostean, erabaki du Kareaga Goikoa ikastetxeko 4. mailako taldea izan dela irabazlea. Ikasle guztientzat Basauriko KNS aventura park-en bi orduko zirkuitua egiteko aukera emango zaie.
Halaber, Sofia Taramonako eta Arizko ikastolako 5. mailakoek aipamen berezia jaso dute. Honako herritar hauek osatu dute epaimahaia: Fernando Nieva (Kultur Basauri), Iera Iragorri (Biarte Dantza Eskola) eta Jon Villapun (Geuria komunikabidea). Bideoklip guztiak ikusgai egongo dira Euskara sailak Instagramen eta Facebooken dituen Basauritarrak eta Basauri Euskaraz sareetan.
Lehenengo aldiz martxan jarri duten bideoklip lehiaketak aurrera jarraituko du hurrengo urteetan, eta asmoa da aurrera egitea, parte-hartzaileek taldean, eta euskaraz lan egiten ikas dezaten.
Ikastetxeak
5. maila. 45 ikasle.
5. maila. 44 ikasle.
5. maila. 20 ikasle.
5. maila. 43 ikasle.
4. maila. 25 ikasle.
5. maila. 48 ikasle.
5. maila. 43 ikasle.
src="https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/statics/js/indexacion_Trebe.js">