Joan den asteburuan Barakaldon gertatuako indarkeria matxistako kasua kondenatu egin du astearte honetan Barakaldoko Udalak, Erasoen Aurkako Mahaia deituz.

Udaltzaingoak 30 urteko gizon bat atxilotu zuen astelehenean ostalaritza-establezimendu batean emakume bati sexu-abusua egin izana egotzita. Erasoa jasan duen emakumeari eman zaio eskura dituen laguntza psikosozialeko zein laguntza juridikoko eta sorospeneko udal-baliabideen berri.

Erasoen Aurkako Mahaia hiriko elkarte feministek, emakume-taldeek, LGTBIQ+ kolektiboak, Udaltzaingoaren arduradunak, Emakumeen Arloko Berdintasun teknikariak eta Udaleko alderdi politikoek osatzen dute. Kasu honetan, biktimak baimena eman duenez Erantzun Publikoaren Protokoloa aktibatzeko, Erasoen Aurkako Mahaiak kasua gaitzestea eta udaletxeko balkoian indarkeria matxistaren kontrako pankarta bat jartzea eta mugimendu feministak deituriko kontzentraziora (arratsalde honetan, 19:00etan, Herriko Plazan) batzea erabaki du; indarkeria matxista eraso guztiak irmoki gaitzesteko.

Indarkeria matxista pairatzen duten emakumeei arreta emateko telefonoak:

  • Berdintasun Ministerioa: 016
  • Emakumeen Arloa: 010 - 944 78 9435
  • Udaltzaingoa: 944 38 01 00

BARAKALDOKO UDALAREN ADIERAZPENA, URTARRILAREN 2an BARAKALDON IZANDAKO INDARKERIA MATXISTAKO KASUAGATIK

"Barakaldoko Udaleko alderdi politikoek hau adierazten dugu:

  • Barakaldoko Udaletik guztiz gaitzesten ditugu gure udalerrian izandako indarkeria matxistako kasua. Hala, gure babes osoa eskaini nahi diogu erasoa jasan duten pertsonari eta haren esku jartzen ditugu une hauetan behar ditzaketen udal baliabideak.
  • Barakaldoko Udaletik, halaber, gogorarazi nahi dugu indarkeria matxista giza eskubideen urraketa larria ez ezik lehen mailako arazo soziala ere badela; izan ere, jasaten eta aurre egin behar izaten dioten emakumeen eta LGTBIQ+ kolektiboko pertsonen duintasunaren eta osotasun fisiko eta moralaren aurkako erasoa da. Indarkeria matxista kasuak ez dira gertaera isolatuak; aitzitik, balio eta jokabide jakin batzuen babesean sortzen dira, hain zuzen ere emakumeak gizonen mende bizi behar duten ideian eta emakumeei gizartean zenbait adierazpen eta portaera zigortu behar zaizkien ideian sustraitzen den sisteman oinarritutako jokabide eta balioen babesean. Hori horrela izanda, Barakaldoko Udaletik argi eta gari utzi nahi dugu erabat gaitzesten dugula edozein indarkeria matxista mota.
  • Barakaldoko Udala, erakunde publiko gisa, konprometituta dago lanean segitzera indarkeria matxistaren aurkako borrokan eta emakumeek eta LGTBIQ+ kolektiboko pertsonek giza eskubideak oso-osorik bermatuta izan ditzaten. Horretarako, udalerriko hiritar guztien berdintasun osoa ahalbidetuko duten politikak bultzatuko ditu.
  • Horrenbestez, Barakaldoko Udalak dei egiten die barakaldarrei indarkeria matxistaren ekintza honekiko gaitzespena azaltzera eta, horretarako, mugimendu feministaren elkarteratzean parte hartzera. Elkarteratzea Herriko plazan izango da, gaur 2022ko urtarrilaren 3an, 19:00etan. Herritar guztiak animatzen ditugu indarkeria matxistaren aurka gogotsu parte hartzera, udalerrian bizi garen guztion artean indarkeria matxistarik gabeko Barakaldo eraiki dezagun".